Mostrando entradas con la etiqueta Mendi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Mendi. Mostrar todas las entradas

IKASTOLAKO LAU URTARO NATURABENTURAKO TALDEAK LA MAGDALENA KOBAZULOAN



LA MAGDALENA KOBAZULOA


Ikastolako familia batzuk La Magdalena haitzuloan izan ziren joan den igandean, urriak 15, Asti Lekuko Lau Urtaro Naturabenturarekin. Ikasturte honetako lehen irteera izan da, eta, kontatu digutenez, esperientzia bikaina izan da.


Izan ere, idatziz bidali digute egunak eman zuen guztiaren kontakizuna, argazki polit batzuekin batera. Besteak beste, asko eskertzen dute Zugaztietan senideak dituzten amen ekarpena. Izan ere, Zugaztietak taldekideekin partekatu zituen bere amari hainbeste aldiz entzundako istorioak.





Era berean, "Trianoko Mendien Biotopo Babestuaren kudeatzaileen oniritziarekin boluntario batzuek zonan egiten duten lana aipatzen dute, bertan dauden hondakinetako batzuk kendu eta berreskuratuz, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu horrelako ekimenak gauzatzeagatik".






2017/01/29. “Mendi-jardunaldi ezin hobea”

“Mendi-jardunaldi ezin hobea” 
iruditu zaie gure mendigoizaleek Diputazioarekin izandako irteera.

Asti Leku Mendi taldekoak urtarrilaren 29an Sukarrietan (Urdaibai erreserba) dagoen 336 metroko Katillotxu mendira igo ziren eta, eguraldia lagun, goiz ederra igaro zutela esan digute. 


Bertatik, gainera itsasadarra, Laida hondartza, Izaro irla eta Ogoño lurmuturra ikusteko aukera paregabea izan zuten. Honegatik guztiagatik haientzat mendi-jardunaldi hau ezin hobea izan zen.

2016-12-05. MENDI TALDEKOEN LEHENENGO IRTEERAK

Asti Leku Mendi Taldeak hasita dauzka denboraldi honetako irteerak.
Ikastolako mendizaleak hasi dira Diputazioko Eskola Kirolak antolatutako irteeretan parte hartzen.
Dagoeneko Mendibil, Kalamua eta Mello mendiak igota dauzkate. Kalamuako egunean eguraldiak lagundu ez bazuen ere, hainbat mendizale animatu ziren.
Dena dela, Mendi taldeari buruzko informazio gehiagonahiko bazenute...: http://blog.alkartu.org



2016-09-21. Aurtengo egutegia

Aurten ere ASTI-LEKU MENDI TALDEA martxan!
Parte hartu nahi duzuen gustiontzat hainbat informazio helarazten dizuegu: egitaraua, izen ematea...
Aukera aprobetxatu eta ONDO IBILI!

2016-05-01.Arrugaeta

Óscar Calderónek -mendi taldearen ardura daraman aita- horrela kontatzen digu:
“Maiatzaren 1ean, igandea, Arrugaeta mendia igo genuen. Mendi honek 669 metroko garaiera dauka eta Zeberio eta Orozkoko aranen artean kokatutako Mendigisa mendilerroan dago. Bidean jakin-gosez guri begira gelditu ziren ahuntz batzuk topatu genituen, zerutik putre talde batek jarraitzen zigun bitartean”.
 



 

2016-04-24.Txarlazo

Óscar Calderónek -mendi taldearen ardura daraman aita- horrela kontatzen digu: “Apirilaren 24an, igandea,  Orduñatik ikus daitekeen 933 metroko altuerako Txarlazo mendian egon ginen. Salvada mendilerroan dagoen mendi honen gailurrean Antiguako ama birjinaren irudia dago; 25 metro altu denez, beraren babespean gelditu ginen  indarrak berpizteko. Eguraldiak lagundu ez bazigun ere oso goiz polita igaro genuen.”

 




2016-01-27.Otoio mendia

Joan den igandean Asti Leku Mendi Taldekoak Lekeition dagoen Otoio mendira joan zirenZe ondo pasatu zuten egiaztatzeko argazki eder batzuk eta irteeraren laburpena bidali dizkigute:"Portugaletetik 08.15ean irten eta Lekeitioren kanpoaldean hasi genuen igoera talaiarantz. Igoera aldapatsu hau bukatutakoan aukera izan genuen paisaiaz disfrutatzeko; izan ere, talaia hau gure kostaldeko begitokirik onenetarikoa da eta aintzina baleak ikusi eta baleontziei abisatzeko erabiltzen zuten bertokoek. Guk ez genuen balea arrastorik ere ikusi baina bai paisaia ederra, eguraldia lagun. Honen ondoren,  taldea berriro batutakoan,  tontorreraino igo ginen, bertan otartekoa jan eta indarrak berritu genituelarik. Pinudi eta ortuen arteko jaitsiera igoera baino leunagoa izan zen."

2015-11-29Arburu mendia

Igande honetan Arburu (550m) mendira joan gara.  Autobusak 9:30 inguru Gorozikan (Muxika) utzi gintuen. Martxa egun eguzkitxu batekin hasi ginen eta eguraldi onak lagundu zigun bide guztian. Altuera hartu ahala, mendiak dauzkan bistak disfrutatu genituen. Hegoalderantz Udalaitz, Anboto, Mugarra eta Gorbea, mendiak ikusi genituen, azken honek bere tontorrean elurra eta guzti zeukan.
Indarrak berreskuratu ostean, jeitziera beste bide batetik egin genuen, pinudi batetik. Autobusetara heldu eta 14:00ak inguru Portugaletera heldu ginen goiz mendizale polit bat disfrutatu ostean.

2015-2016 EGITARAUA


2015-11-01Ermua

Pasa den igandean, azaroak 1, Asti Leku Mendi Taldekoek oso egun ederra pasatu zuten Ermua mendian (Gorliz). Irteera hau Diputazioko Eskola Kirolak denboraldi honetarako antolatutako mendi ibilaldietako bat da.