ELIKAGAI-BANKUA IKASTOLAN

Asti Leku ikastola Elikagai-bankuko biltegia egun batez


Gaur, gure LH eta Batxillergoko ikasleek Elikagai-bankurako elikagaiak ekarri dituzte. Ekarritako guztia antolatzeko DBHko 4. mailako ikasle bolondresak izan ditugu.
Mila esker guztioi!!

GABONAK HELTZEAR DAUDELA NABARITZEN DA!!

"Din, dan, don! Din, dan, don! Eguberri on!"


Gabonak hortxe bertan daude!! Eta ongi etorria emateko erarik onena, birziklatutako apaingarriak dituen zuhaitza jartzea dela iruditzen zaigu!! Hona hemen gure LH-ko ikasleek egindako lana. Primeran egin duzue artistak!!


TXONTXONGILOAK ASTI LEKUN!!

TXONTXONGILOAK, GAUR, ASTI LEKUN

Gaur, Itsasminez txontxongiloak ikastolan izan ditugu. Gure umeek asko disfrutatu dute, baina horretaz aparte, Argi neskatoaren eskutik, itsasoari buruzko hainbat gauza ikasi dituzte. Adibidez, karakola bat belarrira hurbilduz zer entzuten den... Baina,  baita hain politak ez diren gauzak ere, itsasoa gure erruz gaixorik dagoela... 
Espero dugu gure umeen bihotzean mezu hau geratu izana eta ingurugiroarekiko kontzientzia eta errespetua betiko irautea.