2017/04/25. Ingurumena zaindu, osasuna hobetu eta dirua aurreztu.

"AKTIBATU+" 
EKIMENEAN PARTE HARTZEKO AUKERA DAUKAZUE, ETXETIK BERTATIK!

Ikastolako EA21eko taldea ikasturte osoa dabil energiaren erabilera egokiagoa izan dadin lanean. Honetarako, Bizkaiko Foru Aldundiak bideratutako proiektuan parte hartzen ari gara, beste hainbat erakunde sustatzaileen babesarekin batera. 


Zuek ere, etxetik, ingurumena zaindu, osasuna hobetu eta dirua aurreztu ahal izateko tresna eskura jarri dizuegu. Denon elkarlanak etekin oparoagoak emango dituelakoan...

Hor doa, bada, gure gonbidapena:
Bertan klik egin eta parte hartu, irabazle izango zarete!