2016-04-20.Egun Berdea LH4

Batxiler 2.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, LH4.mailakoei plastikoak zenbat kutsatzen duen azaldu zieten. Azalpena DBHko geletan egin zen aurkezpen baten bitartez. Ostean plastikozko ur botila bat berrerabiliz, bolak sartzeko jostailua eta margoak jartzeko ontzitxoa zituzten. 
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.

2016-04-20.Egun Berdea LH5 eta LH6

Batxiler 2. mailako ikasleak LH5 eta LH6. mailako ikasleei aluminioak zenbat kutsatzen duen azaldu zieten (pantailan Power Point). Ostean portabokata batzuk egin zituzten. Bukatzeko denak batera sagar bana jan zuten

2016-04-24.Txarlazo

Óscar Calderónek -mendi taldearen ardura daraman aita- horrela kontatzen digu: “Apirilaren 24an, igandea,  Orduñatik ikus daitekeen 933 metroko altuerako Txarlazo mendian egon ginen. Salvada mendilerroan dagoen mendi honen gailurrean Antiguako ama birjinaren irudia dago; 25 metro altu denez, beraren babespean gelditu ginen  indarrak berpizteko. Eguraldiak lagundu ez bazigun ere oso goiz polita igaro genuen.”

 




2016-04-20.Egun Berdea DBH3

Egun Berdean DBH3. mailakoek Asti-Leku esparruko bioaniztasuna aztertu zuten eta hormairudi politetan aurkeztu zuten.
 

 

2016-04.HH3 Gordexolan

HHko 3 urteko ikasleak Gordexolan egon ziren. Animalia asko ikusi zituzten eta primeran pasatu zuten.

2016-04-14.LH3.Basondo

LH3.mailako ikasleak, Basondora joandira. Bertan animaliak eta landara ezberdinak ikusi dituzte. Egun ederra pasatu zuten.

2016-04-06.Ortua

Ikastolako ortuak fruitu ederrak eman dizkigu udaberrian.
Baratzea inoiz baino ederrago daukagu.
Aste honetan  gure ikasleek bertan landatutako brokoli eta osterzuri ederrak jaso dituzte. Argazkian ikus dezakezue zelako itxura onak hartu duen Asti Lekuko ortuak.

2016-03-26 LH6 .Experimentuak

Batxiler 2.mailako fisikako ikasleek, zientziako esperimentu batzuk prestatu zituzten lehen hezkuntzako ikasleentzat.
Material arruntak erabilita, batxilerreko ikasleek fisikako esperimentu errazak prestatu zituzten LH1. mailako ikasleentzat eta zailagoak LH6. mailakoentzat. Guztira 20 esperimentu izan ziren, 10 maila bakoitzeko. 

Lehen hezkuntzakoek, azalpena eta demostrazioa ikusi ostean, esperimentu guztietan parte hartzeko aukera izan zuten.

LH1. mailakoak                                                                LH6.mailakoak 

  
Lan taldea: 2.batxilerreko fisika ikasleak

2016-03-08.Emakumearen eguna

Emakumearen Eguna dela eta DBH eta Batxilergoan antolatutu zen ekitaldi berezia.



2015-03-18.LH6.Txirringaeskola.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Bide Hezkuntza prestakuntza jaso dute Txirringaeskolan proiektuak bideratuta eta Portugaleteko Udaltzaingoak lagunduta.   2011-2012 ikasturtean ekarri genuen ikastolara Txirringaeskolan proiektua, non ikasleek era praktikoan zein teorikoan bizikleta hobeto ezagutzeko aukera izaten duten.

Egitasmo honek ekintza ezberdinak ditu, oraingoan Bide Hezkuntzari dagokiona garatu dutelarik. Asteazkenean, martxoak 16an, Los Llanos frontoian, zirkulazio arauak ikasi ahal izan zituzten, udaltzainen laguntzaz  prestatutako zirkuitua bizikletaz burutu bitartean.