Mostrando entradas con la etiqueta Batx. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Batx. Mostrar todas las entradas

BATXILERRGOKO IKASLEAK ETA ELIKAGAI BANKUA

GURE IKASLEAK BOLONDRES EGUN BATZUETAN 


Gure batxilergoko ikasle batzuk azaroaren 25 eta 26an bolondres moduan egon ziren Santurtziko supermerkatu batzuetan Elikagai Bankukoei hainbat elikagai eta produktu laguntzen biltzen.

Egindako lana eskertzeko, diploma batzuk eman zizkioten


Gora gure Ikasleak!! 

IKASTOLAKO LAU URTARO NATURABENTURAKO TALDEAK LA MAGDALENA KOBAZULOAN



LA MAGDALENA KOBAZULOA


Ikastolako familia batzuk La Magdalena haitzuloan izan ziren joan den igandean, urriak 15, Asti Lekuko Lau Urtaro Naturabenturarekin. Ikasturte honetako lehen irteera izan da, eta, kontatu digutenez, esperientzia bikaina izan da.


Izan ere, idatziz bidali digute egunak eman zuen guztiaren kontakizuna, argazki polit batzuekin batera. Besteak beste, asko eskertzen dute Zugaztietan senideak dituzten amen ekarpena. Izan ere, Zugaztietak taldekideekin partekatu zituen bere amari hainbeste aldiz entzundako istorioak.





Era berean, "Trianoko Mendien Biotopo Babestuaren kudeatzaileen oniritziarekin boluntario batzuek zonan egiten duten lana aipatzen dute, bertan dauden hondakinetako batzuk kendu eta berreskuratuz, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu horrelako ekimenak gauzatzeagatik".






ASTEKLIMA

IRAILAK 22 - URRIAK 1




10 egun hauetan, klima aldaketari aurre egiteko hainbat ekintza proposatze dizkigute Asteklima antolatzen dutenek. 

Baina, zer da ASTEKLIMA?

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era bitartean, Euskadik ASTEKLIMAren laugarren edizioa biziko du, Klimaren eta Energiaren Astea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bitartez, bultzatutako ekimena, herritarrak beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea helburu duena. Egun hauetarako, 250 ekintza baino gehiago daude prestatuta. 
Animatu zaitez eta bat egin klima erronkarekin!!

Informazio gehiagorako: ASTEKLIMA







KLIMA ALDAKETA

 Eta zuk, nolako mundua nahi duzu?


Egun hauetan Agenda 21-eko ordezkarieak mural bat egiten egon dira DBH eta Batxillergoko ikasleak gure Lur Planetako egoeraz kontzientziatu nahian. 
Telebista edo irratia pizterako orduan berri txarrak baino ez zaizkigu heltzen, hain zuzen ere, munduan zehar probokatutako hainbat sute, hainbat uholde, petroliontzien istripuak, egun berean eguraldiak jasandako aldaketak, ...  Egoera hau jasantezina da eta konponbidea bilatu behar diogu!! Argi geratu zaigu, guk ez badugu egiten, inork ez du egingo!! 
Bada, ekin diezaiogun lanari!!


ELIKAGAI-BANKUA IKASTOLAN

Asti Leku ikastola Elikagai-bankuko biltegia egun batez


Gaur, gure LH eta Batxillergoko ikasleek Elikagai-bankurako elikagaiak ekarri dituzte. Ekarritako guztia antolatzeko DBHko 4. mailako ikasle bolondresak izan ditugu.
Mila esker guztioi!!

2019/11/22 eta 2019/11/23 Elikagaien bankuan bolondres


BATXILLERGOKOAK, BOLONDRESAK


Gure Batxillergoko ikasleak asteburu honetan elikagai-bankurako hainbat supermerkatuetan antolatuta zegoen elikagai bilketan bolondres lanak egiten ibili dira. 
Gora gure ikasleak!!






2019/09/27 Batxillergo, HH eta LH-ko ikasleak elkarrekin

LOTURAK EGITEN INGURUNEA MEDIO


Garu, irailak 27 ostirala, gure Batxillergoko ikasleak HH eta LH-ko ikasleekin bildu dira, ingurumena zaintzearen garrantziaz hitz egiteko.
GORA GURE IKASLEAK!!!