ELIKAGAI-BANKUA IKASTOLAN

Asti Leku ikastola Elikagai-bankuko biltegia egun batez


Gaur, gure LH eta Batxillergoko ikasleek Elikagai-bankurako elikagaiak ekarri dituzte. Ekarritako guztia antolatzeko DBHko 4. mailako ikasle bolondresak izan ditugu.
Mila esker guztioi!!

GABONAK HELTZEAR DAUDELA NABARITZEN DA!!

"Din, dan, don! Din, dan, don! Eguberri on!"


Gabonak hortxe bertan daude!! Eta ongi etorria emateko erarik onena, birziklatutako apaingarriak dituen zuhaitza jartzea dela iruditzen zaigu!! Hona hemen gure LH-ko ikasleek egindako lana. Primeran egin duzue artistak!!


TXONTXONGILOAK ASTI LEKUN!!

TXONTXONGILOAK, GAUR, ASTI LEKUN

Gaur, Itsasminez txontxongiloak ikastolan izan ditugu. Gure umeek asko disfrutatu dute, baina horretaz aparte, Argi neskatoaren eskutik, itsasoari buruzko hainbat gauza ikasi dituzte. Adibidez, karakola bat belarrira hurbilduz zer entzuten den... Baina,  baita hain politak ez diren gauzak ere, itsasoa gure erruz gaixorik dagoela... 
Espero dugu gure umeen bihotzean mezu hau geratu izana eta ingurugiroarekiko kontzientzia eta errespetua betiko irautea. 



2019/11/15 AREITZ SOROA

3 URTEKO NESKA ETA MUTILAK EGUN BATERAKO NEKAZARIAK


Gure 3 urteko neskak eta mutilak Areitz soroa bisitatu zuten aurreko aste batean. Bertan abere desberdinak ikusteko aukera izateaz aparte, haiekin jolastu ere egin zuten. 
Baina, ez pentsa hori egindako guztia izan zenik!! Barazki eta fruitu desberdinak hartu zituzten
eta gozari oparoaz disfrutatu ere egin zuten.


























2019/11/22 eta 2019/11/23 Elikagaien bankuan bolondres


BATXILLERGOKOAK, BOLONDRESAK


Gure Batxillergoko ikasleak asteburu honetan elikagai-bankurako hainbat supermerkatuetan antolatuta zegoen elikagai bilketan bolondres lanak egiten ibili dira. 
Gora gure ikasleak!!






2019/10/10 Gorlizerako txangoa



BURDUNTZI LARBAK, URETAKO ESKORPIOIAK, AINGIRAK, GIRINIDOAK, ...


Azkeneko bi aste hauetan DBH 3. mailako ikasleekin Gorlizeko ibai txiki batera joan gara bertako ekosistema urtarrak aztertzera. Hainbat izaki bizidun topatu genituen eta Biologia eta Geologia ikasgaian egingo dugun lan batean hauen ikerketa istatuko dugu.
 Ekin gogor gure Biogeolariak!!












2019/09/27 Batxillergo, HH eta LH-ko ikasleak elkarrekin

LOTURAK EGITEN INGURUNEA MEDIO


Garu, irailak 27 ostirala, gure Batxillergoko ikasleak HH eta LH-ko ikasleekin bildu dira, ingurumena zaintzearen garrantziaz hitz egiteko.
GORA GURE IKASLEAK!!!