2017/03/09. LH 4. Gosari osasungarria

LHko 4. mailako ikasleek osasungarri gosaltzen ikasi dute. 

Ostegunean, hilak 9, laugarren mailako ikasleek gosaria nola osatu behar den osasungarria izan dadin ikasi dute ikastolan. Horretarako bi eratako  saioak izan dituzte Ausolan-Auzolagun-eko kolaboratzaileen eskutik, teorikoa, Hitzaldi Aretoan eta praktikoa, jantokian, bertan gosari osasungarria eta gozoa janez.
Ekimen hau Txanelako “Mugi gorputza eta izan ontsa” proietuaren ekintza da. Honen bitartez ikasleek ikasten dute nola eraman bizimodu osasuntsua elikadura egoki eta ariketa fisikoaren bitartez.

2017/01/29. “Mendi-jardunaldi ezin hobea”

“Mendi-jardunaldi ezin hobea” 
iruditu zaie gure mendigoizaleek Diputazioarekin izandako irteera.

Asti Leku Mendi taldekoak urtarrilaren 29an Sukarrietan (Urdaibai erreserba) dagoen 336 metroko Katillotxu mendira igo ziren eta, eguraldia lagun, goiz ederra igaro zutela esan digute. 


Bertatik, gainera itsasadarra, Laida hondartza, Izaro irla eta Ogoño lurmuturra ikusteko aukera paregabea izan zuten. Honegatik guztiagatik haientzat mendi-jardunaldi hau ezin hobea izan zen.

2017/03/03. “Elikadura osasuntsua familian”

Toscana Viar nutrizio-adituak
“Elikadura osasuntsua familian” 
hitzaldia eman du ikastolako Hitzaldi Aretoan.

Martxoaren 3an, ostirala, arratsaldeko bostetan, Asti Lekuko Hitzaldia Aretoan Toscana Viar nutrizionista eta farmazialariak Guraso Gune taldeak antolatutako “Elikadura osasuntsua familian” izeneko prestakuntza hitzaldia eman zuen. The Health Company-ko zuzendaria den eskarmentu handiko hizlari honek Athletic eta Bilbao Basket-ekin ere kolaboratzen du.


2017/03/08. Emakumearen eguna

Asti Leku ikastolak Martxoaren 8” 
egunarekin bat egin zuen hainbat ekintza garatuz. 
                                                                               


Martxoaren 8an, Emakumeen nazioarteko egunarekin bat eginik, ikastolan hainbat ekintza burutu genituen. Esate baterako, emakume ezagunen lorpenak jasotzen zituzten DBHko ikasleek aurreko urteetan egindako karteltxoak erabiliz, LHko ikasleek geletan landu zuten “Martxoaren 8” egunaren mezua. Geletako hausnarketa bukatutakoan kartelak LHko eraikinean eskegi zituzten.  

2017-ko “Txirringaeskola”


LH 6.mailakoek “Txirringaeskola” proiektuak 
bideratutako bide heziketa saioa izan zuten.

Astelehenean seigarren mailako ikasleek “Txirringaeskolan” programatik bideratutako bide heziketa saioa izan zuten, jolasak, zirkuituak eta hitzaldiak baliabide. 
Ekintza hau Portugaleteko Udaltzaingoaren laguntzaz burutu zen Los Llanos-eko parkean prestatutako zirkuituan eta bertan dauden udal kirol- instalazioetan.

Asti Lekuk 2010. urtean hasi zen “Txirringaeskolan” programan parte hartzen, era ezberdinetako ekintzak garatuz, ikastolan bertan zein kanpoko espazioetan. 


2017/03/21. Zuhaitz eguna


Sopuertako Alen Kultur Elkarteak “Zuhaitz Eguna” ospatzeko arbolak landatzera animatzen gaitu:

“Sopuertako udalak baimendutako eremuetan, bertako zuhaitzak landatzen ikasleen parte-hartzea bultzatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuak eratutako ekintza honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Hona hemen argibideak:

Ø  Zuhaitz Eguna martxoaren 26an, igandea, ospatuko dugu
Ø  Topagunea:  La Balugako bus geltokian, 10:00etan.
Ø  Ekintzaren iraupena, hamaiketakoa barne, hiru ordukoa izango da
Ø  Lan tresnak: jorraiak.
Ø  Jantzi eta oinetako egokiak.


Zuen zain egongo gara!!