2016-01-27.Otoio mendia

Joan den igandean Asti Leku Mendi Taldekoak Lekeition dagoen Otoio mendira joan zirenZe ondo pasatu zuten egiaztatzeko argazki eder batzuk eta irteeraren laburpena bidali dizkigute:"Portugaletetik 08.15ean irten eta Lekeitioren kanpoaldean hasi genuen igoera talaiarantz. Igoera aldapatsu hau bukatutakoan aukera izan genuen paisaiaz disfrutatzeko; izan ere, talaia hau gure kostaldeko begitokirik onenetarikoa da eta aintzina baleak ikusi eta baleontziei abisatzeko erabiltzen zuten bertokoek. Guk ez genuen balea arrastorik ere ikusi baina bai paisaia ederra, eguraldia lagun. Honen ondoren,  taldea berriro batutakoan,  tontorreraino igo ginen, bertan otartekoa jan eta indarrak berritu genituelarik. Pinudi eta ortuen arteko jaitsiera igoera baino leunagoa izan zen."

2016-01-22.LH5 Ortua

Gaur ere eguraldi ona aprobetzatuz ortura joan gara. Batxiler 2. mailako ikasleak arduradun, LH5. mailako gela oso bati erakutsi diete zelan ereiten diren idarrak eta babak.
Bestaldetik, aurretik landatuta zeuden azak eta eskarolak, zelan dauden ikusi zuten.
   
   
   

2016-01.SAHARAREN ALDEKO KARABANA

Haur Hezkuntzako ikasleek, janari bilketa batean parte hartu Sahararen aldeko Euskal Karabanarekin elkarlanean. 
Azken urteotan ohitura denez, oraingoan ere jarri dira martxan Haur Hezkuntzako ikasle, irakasle eta familiak Sahararen aldeko Euskal Karabanakoei janariak biltzen laguntzeko. Hurrengo otsailean aterako den karabana honen helburu nagusia herri sahararrari ahalik eta elikagai gehien eramatea da, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuetan pairatzen ari diren janari eskasiari aurre egiten laguntzearren.
           

2016-01-20.GOSARI BIHOTZ OSASUNGARRIAK

Gosari bihotz osasungarriei buruzko prestakuntza-saioa jaso dute LHko 4. mailako ikasleek.
Urtero bezala, "Bihotz Bizi" elkartearen laguntzaz gosari bihotz osasungarriak izeneko prestakuntza-saioa ekarri dugu ikastolara, umeek uler dezaten zein garrantzitsua den ondo gosaltzea eta gaizki elikatzeak ekar ditzaken ondorioak.
Asteazkenean, urtarrilak 20, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle guztiek nutrizionista baten hitzalditxoa entzun ondoren "gosari bihotz osasungarria" hartu zuten: fruta, ogia, olioa, indioilar-hotz egosia, esnea, eztia eta kakaoa.