2014ko azaroa.Perretxiko Erakusketa


Azaroaren lehenengo hamabostaldian perretxiko erakusketa dotore bat Lehen Hezkuntzako hallean antolatu dugu.
Aurreko astean Lehen Hezkuntzako ikasle eta gurasoei erakusketa antolatzeko laguntza eskatu genien, eta mendian hartutako perretxikoak ikastolara ekar zitzaten eskatu genien.
Perretxiko mota ezberdin pilo bat lortu ditugu, eta guztiak sailkatuak izan dira, Roberto Fernández, ikastolako maisuaren laguntzari esker.
 


2014-10-29 Denboraren makina

Lehen Hezkuntzako 1. kurtsoko ikasleek DENBORAREN MAKINA liluragarri batzuk egin dituzte, birziklatutako materialekin, Txanelaren proiektutik abiatuta.