Asti Leku Ikastola EA 2030
Paginas
Sarrera
HH
LH
DBH
Batx
Guraso Gunea
Mendi Taldea
Orokorra
Informazioa
Bideoak
Ortulariak lan ta lan
Lurra beti bezain emankorra!
Oraingoan ere, neguko uzta oparoa izan da.
Dena jaso, goxo-goxo disfrutatu eta udako sasoirako prestaketa lanak egin ditugu.
Oporretatik bueltan ia zelako altxorrak ematen dizkigun gure ortuak!
GAP lehiaketan parte hartzen
DBH 3-4 mailetako ikasleek GAP proiektuan parte hartu dute.
Honen bultzatzailea Bizkaiko Foru Aldundia da, beste hainbat erakunderekin elkarlanea:
Eroski, Bilboko metro, Eusko Jaurlaritza, Ur Patzuergoa...
Lan honetan ikastolaren elektrizitate kontsumoa neurtu dugu,
sentsibilizazio eta motibazio ekintzak egin ditugu...
Hona hemen DBH eta LHn egindako lan guztien laburpen bideoak:
DBHkoak LHkoei aurkezpena
Ikastolako jolastokian hondakinak banatzeko edukiontzi berriak jarri genituen.
Lan hau hartu eta gero, hauen erabilera egokia bultzatu beharra ikusi genuen.
Horretarako aurkezpen digitala prestatu eta berau LHko ikasleen aurrean aurkeztu genuen.
Aurkezpen digitala
Horretaz gain irakaskuntza koperatibo eta dinamikoagoa egiteko asmoz
hainbat ekintza prestatu genituen:
sailkatze fisikoa, sailkatze interaktiboa eta ureztatze automatikoa
DBH 1. Udal Foroa
Ikasturteari bukaera emateko egindako lana udaletxean aurkeztu eta
ekolen arteko foroan adostutakoa alkate jaunari helarazi zioten.
Honetarako aukeratutako eremua udalerriko erabakitze gunean izan zen,
Portugaleteko Udaletxeko udalbatza-aretoan.
DBH 1. Eskola arteko foroa
Asti-Lekuko EA21en ikastolatik lan egiten dugu gure ikastola eta
baita gure udalerria iraunkorrago izatearen alde.
Zentzu honetan EA21 taldea Portugaleteko gainerako eskolekin elkarlanean egon da.
Hainbat puntu adostu dituzte, besteen artean, udaletxeari egingo dizkioten eskaerak eta
ikasleek hartuko dituzten konpromisoak.
Entradas más recientes
Entradas antiguas
Inicio
Suscribirse a:
Entradas (Atom)