Joan den igandean Asti Leku Mendi Taldekoak Lekeition dagoen Otoio mendira joan zirenZe ondo pasatu zuten egiaztatzeko argazki eder batzuk eta irteeraren laburpena bidali dizkigute:"Portugaletetik 08.15ean irten eta Lekeitioren kanpoaldean hasi genuen igoera talaiarantz. Igoera aldapatsu hau bukatutakoan aukera izan genuen paisaiaz disfrutatzeko; izan ere, talaia hau gure kostaldeko begitokirik onenetarikoa da eta aintzina baleak ikusi eta baleontziei abisatzeko erabiltzen zuten bertokoek. Guk ez genuen balea arrastorik ere ikusi baina bai paisaia ederra, eguraldia lagun. Honen ondoren, taldea berriro batutakoan, tontorreraino igo ginen, bertan otartekoa jan eta indarrak berritu genituelarik. Pinudi eta ortuen arteko jaitsiera igoera baino leunagoa izan zen."