Mostrando entradas con la etiqueta DBH. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta DBH. Mostrar todas las entradas

REXCATERING PROIEKTUA

IKASTOLA ETA ZERO ZABOR ERAKUNDEA ELKARREKIN LAN EGITEN

Zero Zabor deitzen den erakundearekin lan egiten hasi gara abenduan. Erakunde honek ekonomia zirkularra bultzatzen du, bain, nola? Jantokia duten zentroetan egoera onean kontserbatu egin den eta sobran geratzen den janaria erakunde honek dituen vendinig makinetara eramaten dugu era egokian ontziratu eta gero. Hau gure DBHko 4. mailako ikasleek egiten dute egunero.

Eskerrik asko gure DBH 4. mailako ikasleak!!






IKASTOLAKO LAU URTARO NATURABENTURAKO TALDEAK LA MAGDALENA KOBAZULOAN



LA MAGDALENA KOBAZULOA


Ikastolako familia batzuk La Magdalena haitzuloan izan ziren joan den igandean, urriak 15, Asti Lekuko Lau Urtaro Naturabenturarekin. Ikasturte honetako lehen irteera izan da, eta, kontatu digutenez, esperientzia bikaina izan da.


Izan ere, idatziz bidali digute egunak eman zuen guztiaren kontakizuna, argazki polit batzuekin batera. Besteak beste, asko eskertzen dute Zugaztietan senideak dituzten amen ekarpena. Izan ere, Zugaztietak taldekideekin partekatu zituen bere amari hainbeste aldiz entzundako istorioak.





Era berean, "Trianoko Mendien Biotopo Babestuaren kudeatzaileen oniritziarekin boluntario batzuek zonan egiten duten lana aipatzen dute, bertan dauden hondakinetako batzuk kendu eta berreskuratuz, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu horrelako ekimenak gauzatzeagatik".






DBH 3. MAILAKO IKASLEAK, BARBADUN IBAIAN!!




BARBADUN IBAIA


    DBH 3. mailako ikasleak Barbadun ibaira joan ziren urriaren 10ean eta 11n.




    Bertan, ezkerraldeko ibai horren ekosistema eta ingurua aztertzeko aukera izan zuten. Irteera horretan ikusitakoak, beranduago Biologia eta Geologia ikasgaian aplikatu ahal izango dute.




ASTEKLIMA

IRAILAK 22 - URRIAK 1




10 egun hauetan, klima aldaketari aurre egiteko hainbat ekintza proposatze dizkigute Asteklima antolatzen dutenek. 

Baina, zer da ASTEKLIMA?

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era bitartean, Euskadik ASTEKLIMAren laugarren edizioa biziko du, Klimaren eta Energiaren Astea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bitartez, bultzatutako ekimena, herritarrak beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea helburu duena. Egun hauetarako, 250 ekintza baino gehiago daude prestatuta. 
Animatu zaitez eta bat egin klima erronkarekin!!

Informazio gehiagorako: ASTEKLIMA







KLIMA ALDAKETA

 Eta zuk, nolako mundua nahi duzu?


Egun hauetan Agenda 21-eko ordezkarieak mural bat egiten egon dira DBH eta Batxillergoko ikasleak gure Lur Planetako egoeraz kontzientziatu nahian. 
Telebista edo irratia pizterako orduan berri txarrak baino ez zaizkigu heltzen, hain zuzen ere, munduan zehar probokatutako hainbat sute, hainbat uholde, petroliontzien istripuak, egun berean eguraldiak jasandako aldaketak, ...  Egoera hau jasantezina da eta konponbidea bilatu behar diogu!! Argi geratu zaigu, guk ez badugu egiten, inork ez du egingo!! 
Bada, ekin diezaiogun lanari!!


MOZORRO JASANGARRIAK DBH-n

                                          INAUTERIETAKO MOZORRO JASANGARRIAK

Inoiz konturatuko gara mozorro zari bat lortzeko ez dugula dirurik gastatu behar?  DBH-ko ikasle batzuek oso ondo badakite hau horrelakoa dela eta erabilera bakarreko materialarekin mozorro                              jasangarriak egiteaz aparte, "Mozorro jasangarriena" saria ere irabazi dute!!! 
                                                               Zorionak txapeldunak!!

 


ELIKAGAI-BANKUA IKASTOLAN

Asti Leku ikastola Elikagai-bankuko biltegia egun batez


Gaur, gure LH eta Batxillergoko ikasleek Elikagai-bankurako elikagaiak ekarri dituzte. Ekarritako guztia antolatzeko DBHko 4. mailako ikasle bolondresak izan ditugu.
Mila esker guztioi!!

2019/10/10 Gorlizerako txangoa



BURDUNTZI LARBAK, URETAKO ESKORPIOIAK, AINGIRAK, GIRINIDOAK, ...


Azkeneko bi aste hauetan DBH 3. mailako ikasleekin Gorlizeko ibai txiki batera joan gara bertako ekosistema urtarrak aztertzera. Hainbat izaki bizidun topatu genituen eta Biologia eta Geologia ikasgaian egingo dugun lan batean hauen ikerketa istatuko dugu.
 Ekin gogor gure Biogeolariak!!












2019/09/27 Klimaren aldeko mobilizazioa!!!


EZ, EZ, EZ!! KUTSADURARIK EZ!!


Gaur, irailak 27 ostirala, lehenengo jolastorduan, DBH-ko ikasle eta irakasleok Klimaren aldeko mobilizazioan parte hartu dugu gure eraikinaren aurrean.



Gure mezuak oso urrun-urrun hel daitezela!!














2019/09/26 Pankartak egiten...

PANKARTAK NONAHI


Gaur DBH-n, ostegunak irailak 26, bihar egingo dugun mobilizaziorako pankartak egin ditugu.




Gure mezuak oso argi  daude!!













2019/09/25 Bideo forum

Gaur, Klimaren aldeko aste honetarako ekintzekin  jarraituz, bideo foruma egin dugu DBH osoan. Hau burutzeko bideoen artean, Lemonen istorioa ikusi dugu. Eta zuk, zer  deritzozu?


2019/09/24 Klimaren aldeko astea

Aste honetan, hainbat ekintza burutuko dira "Klimaren aldeko astea" dela eta. Ekintza hauek mundu mailan emango dira eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Klimaren alde Estatu Batuetan antolatutako goi-bilerarekin bat egingo dute.

Atzo, astelehena irailak 23,  DBH-ko eraikinaren sarreran, klaseetan hausnarketa bat egin ostean, Klimaren aldeko isiltasun minutu bat egin genuen DBH-ko ikasle guztiekin.




Gaur, asteartea irailak 24, ikastolara kamiseta berdearekin etorri gara... Hori bai marea berdea!!!



2019/09/24 Mural aborigen

Aurreko egunetan DBH 4. mailako ikasleak frontoiaren atzeko horman "Mural aborigen" bat egon                                                 dira margozten eta hementxe dugu emaitza...
                                                               Horiek artistak!!