“Mendi-jardunaldi ezin hobea”
iruditu zaie gure mendigoizaleek Diputazioarekin izandako irteera.
Asti Leku Mendi taldekoak urtarrilaren 29an Sukarrietan (Urdaibai erreserba) dagoen 336 metroko Katillotxu mendira igo ziren eta, eguraldia lagun, goiz ederra igaro zutela esan digute.
Bertatik, gainera itsasadarra, Laida hondartza, Izaro irla eta Ogoño lurmuturra ikusteko aukera paregabea izan zuten. Honegatik guztiagatik haientzat mendi-jardunaldi hau ezin hobea izan zen.