PAPERAREN ERABILERA MURRIZTU!!
AGENDA 20/30 MULTIDISZIPLINARRA
BERDINTASUNA KARRAJUETAN
Hurrengo asteotan gure Agenda 20/30 artistek egindako irudiak DBHko eraikinaren karrajuetan jarriko ditugu. Irudi hauekin emakumezko zein gizonezkoen arteko desberdintasunak murriztu nahi ditugu. Hauxe da Agenda 20/30etik egin nahi dugun ekarpena gaur egun gizartean daukagun arazorik larrienetariko batean.
Guztion artean lortu dezakegu!!
HH3 ORTUAN
ORTUKO PRODUKTU FRESKUEK!!
Aste hauetan Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleak ortutik pasatu dira, haien irakasleekin batera, aurtengo uztaren bila joateko. Beratara ailegatzean bakarrik ez zirela konturatu egin dira... Aurten txorimaloak ere "landatu" ditugu, eta eskerrak!! Gure inguruko fauna hegalaria asko handitu baita!! Txolarreak, buztanikarak, zozoak, mikak, txantxangorriak, buztangorriak, arranoak, ... denetarik ikusten ari gara, pribilegiatuak gara.
Mila esker gure irakasleei lurzoruak duen garrantzia azaltzeagatik!!