Nortzuk gara


Guraso Gunea ikastolako guraso talde bat da, familien aisialdiko ekintzak antolatzen dituena. Gure asmoa familien elkarbizitza, euskara eta euskal kultura
bultzatzea da. 
Taldean parte hartu nahi baduzu ongi etorria izango zara, ondo pasatuko duzu. 

Argibide gehiagohttp://www.facebook.com/gurasogunea ;
Ikastolako Gidan; gurasogunea@gmail.com; TalleresAstileku@gmail.com.

2015-06-11. LH4.mailakoak. Busturia.

LH 4. mailko ikasleak Busturian egon dira, biodibertsitate zentruan. Bertan padurak ere ikusi zituzten.

2015-06-08,09.Uraren Garrantzia.

DBH4. mailako ikasleek HH4. mailako ikasleei uraren garrantzia azaldu zieten argazkien bitartez. Ostean, etxean ur gutxiago erabiltzeko egin ditzaketen gauzak, fitxa batzuen bidez landu zituzten. Bukatzeko fitxa etxera eraman zuten gurasoei erakusteko.

2015-06-10.Udal foroa

Eskola agenda 21eko ikasleak Portugaleteko udaletxean egin den "Udal Foroan" egon dira.
Bertan DBHko ikasleek, Asti-Lekun Eskola Agenda 21en barruan egiten diren ekintzak azaldu dituzte.
Udaletxean Alkatea, ingurugiro zinegotzia eta teknikariaren aurrean, ikastetxeen konpromisoak eta proposamenak plazaratu dituzte.

2015-06-03.Ortua

DBH2. mailako ikasleak ortuari hasiera eman diote. Irakasle baten azalpenak jaso ostean, ortua barazkiak landatzeko prest utzi zuten. Ostean LH3. mailako ikasle talde batek letxugak eta kalabazinak landatu zituen.
Ea eguraldiak laguntzen gaituen!

2015-06-05.HH4. Erreka Mari

HH4. mailako ikasleek "Erreka Mari" txontxongilo ikuskizunaz disfrutatu dute.





2015-06.LH4Ura, bizitzaren iturri

Lehen Hezkuntzako 4. D taldeko ikasleek argazkian ikus dezakezuen maketa ederra burutu dute.
Maketa, azken ebaluazio honetarako, Txanela proiektuak proposatzen duen ”Ura, bizitzaren iturri” gaiarekin lotuta dago.


2015-06-05.DBH.Argazki Lehiaketa

Kurtsoan zehar DBHn Eskola Agenda 21 barruan argazki lehiaketa bat egin da. Gaia "Gure Kostaldea" izanik.
Ostiral honetan sari banaeketa egin da. Saria Hegaluze itsasontzian Bermeotik Ogoñora  2 pertsonentzako bidaia izan da.
Irabazleak:
Jone García, Irantzu Rodríguez eta  Miren López izan dira. ZORIONAK!!
Parte hartzaileek, Madariaga Dorretxera bina sarrera lortu dituzte.
Argazki irabazleak:




2015-06-01.DBH1.Lastron.


DBH 1. mailako ikasleek Lastrón hondartzara egindako irteeran ateratako argazkiak. Izaki bizidunak, animaliak eta landareak, ikusteaz gain gizakiaren eragina ere agerian zegoen.