2015ko urtarrila: SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA

Haur Hezkuntzako ikasleek Saharako umeekin bat egin dute. Aurreko urtean bezala, Sahararen aldeko Euskal Karabanan hartu dute parte, Saharako Errefuxiatuei janariak emateko premiazko proiektua. Karabana hau laster Saharantza aterako da eta helburu nagusia ahalik eta elikagai gehien eramatea da.
Horretarako Asti-Leku ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleek arroza, pasta, atun eta sardina kontserbak, azukrea, dilistak eta konpresak ekarri dituzte, horiek baitira estatu mailan Euskal Herriari tokatu zaizkion elikagain zein beharrizanen bilketak.
Argazkian bildutakoaren zati bat ikus dezakezue eta bilketan parte hartu duten ikasle batzuk.


2015ko urtarrila. Kafe ekologikoa.

DBHko eta LHko eraikuntzan dauden kafe makinak aldatu dira kafe ekologikoa ipintzeko.

Kafe makina berriak
Kafea hartzeko txokoa LHn


2014ko abendua. Batxilerreko ikasleak Elikagaien Bankukoekin lanean

Elikagaien Bankukoekin batera LH eta HHn elikagaien bilketa egin da.
Elikagaien antolakuntzan eta kudeaketan batxilerreko ikasleak izan ditugu laguntzaile.

2014ko azaroa. Batxiler 1.mailakoekin boluntariotza sustatzen. BOLUNTA erakundearekin.

Erakundeko arduradunak, boluntariotza zer den azaldu zuen eta ezagutarazi zien inguruan egon daitezkeen beharrei erantzuteko zeintzuk erakunde dauden.

Ikasleek, poster batzuk egin zituzten, gure gizarteak duen alde positiboak eta negatiboak argazkien bidez eta mezuen bidez adierazteko.
 
 

Aztarna ekologikoaren kalkulua

KALKULA EZAZU ZURE AZTARNA EKOLOGIKOA.
PLANETAREN ZENBATEKO ZATIA JATEN ARI ZARA ZU?

 Kalkulatu zure aztarna ekologikoa
Emaitzak otsailerako egongo dira....

2015ko urtarrila TXOKO BERDEA martxan

DBHko eraikuntzaren sarreran, TXOKO BERDEA jarri dugu. Bertan EA21eko berriak eta informazioa agertzeaz gain, tonerra, CD/DVD, pilak eta boligrafoak birziklatzeko kutxak egongo dira.
Panela margozten
Panela berde kolorez margozten
TXOKO BERDEA PREST

2014.12.Serantes Olentzero

Irteera Serantes mendira.