DBH4. mailako ikasleak, Galindoko ur araztegira joan dira.
2015-05-20. Eskolen arteko foroa.
Maiatzaren 20an Portugaleteko eskolen arteko foroa egin zen. Santa Clara Kulturtegian, Portugaleteko eskola gehienek parte hartu zuten ekintza honetan. Asti-Lekutik eskola agenda 21eko 4 ikasle joan ziren, ikastolako iksaleek hartutako konpromisoak eta proposamenak eramatera. Ideia hauek bateratu ostean Udal forora eramango dituzte.
Etiquetas:
DBH
2015-05-11,15.LH6.Heriotza gabeko arrantza.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle
guztiak joan dira Ugaora, heriotza gabeko arrantza praktikatzera.
Arrantza eskolakoek
antolatzen duten ekintza bat da. Ikasleei erreketan egiten den arrantzari
buruzko zehaztapen batzuk eman zieten: arrantza motak, arrain motak … eta bukatzeko errekara joan ziren amuarrainak
arrantzatzera. Bakoitzak bere kanaberarekin, heriotza gabeko arrantza egin zuen,
harrapatutako guztia momentua askatu egin zen.
Argazkian ikusten denez,
praktikatzeaz gain, harrapatu ere egin zuen baten batek! Hau amuarrain ederra!
Etiquetas:
LH
2015-05-07.Ibaialde erakusketa Asti-Lekun
9 “roll up” itxurako GURE IBAIAK erakusketa ibiltaria Asti-Lekun izan dugu.
Erakusketa ikusteko egin klik argazkian.
Etiquetas:
LH
2015-05-11.Erakusketa. SantaClaran
Aurten EA21ek 10 urte betetzen ditu Portugaleten, hori dela eta, ikastetxe ezberdinetako ikasleek egindako lanekin erakusketa bat egin da Santa Clara kulturtegian.
Portugaleteko ikastetxe gehienek parte hartu dute proiektu honetan lan ezberdinak aurkeztuz.
Asti-Lekuko DBH 2.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, udaletxeak amandako lorontzi batekin eskultura polit bat egin dute. Egindako lanan, ikastolaren identitatea eta aztarna ekologikoa adierazten dira.
Erakusketaren inaugurazioan, maiatzaren 11an, Portugaleteko alkatea egon zen.

2015-05-07.Kirol.Eguna
Aurten lehenengo aldiz Asti-Lekun kirol eguna ospatu da.
Haur hezkuntzatik batxilerrera, irakasleak barne, ikastola osoa kirolan murgildua egon da.
Haur hezkuntzatik batxilerrera, irakasleak barne, ikastola osoa kirolan murgildua egon da.
Etiquetas:
Orokorra
2015-05-08.Biodibertsitate.Proiektua.
Eskola Agenda 21en barruan, Bartzelonako Unibertsitateko, Bernat Claramunt irakaslea, DBH4.mailako biologiako ikasle batzuekin egon da, biodibertsitatearen inguruko proiektu bat garatzeko.
Proiekturako, www.inaturalist.org webgunea erabiliko da. Bertan, gure ikasleek egindako izaki bizidunen behaketak eta azalpenak agertuko dira.
Aurten, hasiera emango diogu lanari ikasle talde txiki batekin eta ondo funtzionatzen badu, datorren urtean 4.mailako biologiako ikasle guztiekin egingo dugu.
|
Etiquetas:
DBH
Suscribirse a:
Entradas (Atom)