LH 5. MAILAKO IKASLEAK BARATZEN

                                 

                                    BARATZE


    Pasa den astean, LHko 5. mailako ikasleak Baratzen egon ziren. Bertan 3 egun eman zituzten naturaz inguratuta, irailaren 20tik 22ra. Hainbat ekintzak egiteko aukera izan zuten, zaldietan igo, behiak, txarriak eta oiloak elikatu, uzta bildu, ortua eta lorategia zaindu, ... Eta pilo bat disfrutatu egin zuten!!

     

   

    

     

                    

     




GAUR LH 4 ARTIGASERA!!



                                                         


        Gaur, LH 4. mailako 2 gela Artigasera joan dira bizkaian zaborra nola kudeatzen den ikustera. bertan azalduko diete zein garrantzitsua den sortzen ditugun hondakinak era egokian etxean banatzea eta dagokien birziklatze-ontzietara botatzea.




NOLA KUDEATZEN DIRA HONDAKINAK BIZKAIAN

Bizkaiko hondakinen kudeaketa Europako Erkidegoko zuzentarauek zehaztutako arauen arabera bilakatu da, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gida Planetatik ondorioztatutako jarraibideen arabera ere; horrela definitu da egungo kudeaketa-eredua.

Funtsezko helburua da hiri-hondakinen kudeaketak herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzea, aldi berean, ingurumena ahal beste babestuz.



       NON UTZI BEHAR DUGU HONDAKIN BAKOITZA? 

Informazio gehiago nahi izatekotan, ESTEKA honetan sartu!!


  
                        

ASTEKLIMA

IRAILAK 22 - URRIAK 1




10 egun hauetan, klima aldaketari aurre egiteko hainbat ekintza proposatze dizkigute Asteklima antolatzen dutenek. 

Baina, zer da ASTEKLIMA?

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era bitartean, Euskadik ASTEKLIMAren laugarren edizioa biziko du, Klimaren eta Energiaren Astea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bitartez, bultzatutako ekimena, herritarrak beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea helburu duena. Egun hauetarako, 250 ekintza baino gehiago daude prestatuta. 
Animatu zaitez eta bat egin klima erronkarekin!!

Informazio gehiagorako: ASTEKLIMA