Igande honetan Arburu (550m) mendira joan gara. Autobusak 9:30 inguru Gorozikan (Muxika) utzi gintuen. Martxa egun eguzkitxu batekin hasi ginen eta eguraldi onak lagundu zigun bide guztian. Altuera hartu ahala, mendiak dauzkan bistak disfrutatu genituen. Hegoalderantz Udalaitz, Anboto, Mugarra eta Gorbea, mendiak ikusi genituen, azken honek bere tontorrean elurra eta guzti zeukan.
Indarrak berreskuratu ostean, jeitziera beste bide batetik egin genuen, pinudi batetik. Autobusetara heldu eta 14:00ak inguru Portugaletera heldu ginen goiz mendizale polit bat disfrutatu ostean.