Asteazkenean, azaroak
25, Asti Lekuko Hezkuntza Komunitate osoak bat egin zuen Emakumeenganako
indarkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin.
Indarkeria
sexistaren kontrako erantzun sendoak eta konpromisoak ikastola osoan izan zuten
isla. Etapa guztietako ikasleak murgildu ziren bete-betean aldarrikapen honetan
era anitzeko ekimenak burutuz.
2015-11Ortua
Aurten ere ortuarekin hasia gara.
EA21eko batxiler 2.mailako ikasleek ortua prestatu ostean, LH5.mailako ikasleei erakutsi zieten zelan landatzen eta ereiten den. Azaroa zenez aza landatu zen. Abenduan idarrak eta babak erein egin ziren ere.

2015-11-27,28Elikagaien Bankukoekin lanean
Azaroeren 27an eta 28an, Elikagaien bankuak elikagai-bilketa “erraldoia” egin du supermerkatu handietan. Hori dela eta, Batxilerreko ikasle boluntario, Barakaldo eta Portugaleteko supermerkatu batzuetan egon dira laguntzen. Oso ondo!
Etiquetas:
Batx
2015-11-29Arburu mendia
Igande honetan Arburu (550m) mendira joan gara. Autobusak 9:30 inguru Gorozikan (Muxika) utzi gintuen. Martxa egun eguzkitxu batekin hasi ginen eta eguraldi onak lagundu zigun bide guztian. Altuera hartu ahala, mendiak dauzkan bistak disfrutatu genituen. Hegoalderantz Udalaitz, Anboto, Mugarra eta Gorbea, mendiak ikusi genituen, azken honek bere tontorrean elurra eta guzti zeukan.
Indarrak berreskuratu ostean, jeitziera beste bide batetik egin genuen, pinudi batetik. Autobusetara heldu eta 14:00ak inguru Portugaletera heldu ginen goiz mendizale polit bat disfrutatu ostean.

Mendi
Suscribirse a:
Entradas (Atom)