Mundua isilarazi zuen neskak

1992.urteko ekainaren 3an, 12 urteko neska bat, Severn Suzuki, ume talde batekin  (Vanessa Suttie, Morgan Geisler, Michelle Quigg) Canadatik, Rio de Janeiro arte joan zen, bertan ospatu zen  "The Earth Summit" Ingurumen eta Garapenerako ONUk antolatutako konferentzian parte hartzeko.
Severn Suzuki 10 urte zituenean, bere lagunekin, ECO ( Environmental Childrens Organization ) sotu zuen Vancouverren Canadan.



2015-02-07. Azterkosta lehiaketan Irune Perez Irabazle.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatzen duen Azterkosta argazki lehiaketan, gure DBH 4. mailako ikasle den Irune Perezek irabazi du bere kategorian.

Argazki Irabazlea

Irune Donostiako Acuariumean oparia jasotzen.

2014ko abendua. DBHko ikasleak Elikagaien Bankukoekin lanean

Elikagaien Bankukoekin batera DBHn elikagaien bilketa egin da.

Elikagaien antolakuntzan eta kudeaketan ikasleak izan ditugu laguntzaile.   



2015ko otsaila. Gosari osasungarriak

GOSARI OSASUNGARRIAK LHKO 4. MAILAKO IKASLEENTZAKO



Urtero bezala, “BIHOTZ BIZI” elkartearen laguntzaz GOSARI BIHOTZ OSASUNGARRIAK  izeneko prestakuntza-saioa ekarri dugu ikastolara, umeek uler dezaten zein garrantzitsua den ondo gosaltzea.
Ostegunean, otsailak 5, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle guztiek dietista-nutrizionista baten hitzalditxoa entzun ondoren “gosari bihotz osasungarria” hartu zuten: laranja, banana, ogia, olioa, indioilar-hotz egosia, esnea, eztia eta kakaoa. 


2014-02-04. Aspaldikon Agate Deuna abesten.

LH2. mailako ikasleak, Portugaleteko Aspaldiko egoitzara joan ziren Agate Deuna abestera.


Urtero bezala, otsailaren 4an, Asti-Lekuko Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak eta irakasleak, Aspaldiko Egoitzara Agate Deuna abestera hurbildu ziren eta bertakoak hunkiturik utzi zituzten.
Aurten ospakizun berezi batean hartu dute parte, izan ere, egoitzan bizi diren hiru andre omendu dituzte 100 urte baino gehiago bete dutelako.
Jarraian agertzen den youtube helbidean, honi buruz Tele 7k emandako erreportaia ikus dezakezue.