2016-05.LH3Barazkiak landatzen

LH3. mailako ikasleek, Txanela proiektuaren barrruan, gelan zenbait barazki landatu dute eta gero etxera eraman dute. 
Txanelako proiektuaren izenburua honako hau da: Zein jakintsua den Natura!


2016-05-18.Ortua

DBH3.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, urtarrilean landatutako babak jazo zituzten.


2016-05-20.HH3 Ortuan

DBH3. mailako eta DBH4 mailako Eskola Agenda 21eko boluntarioak HH3. mailakoei azaldu zieten zelan ereiten eta landatzen den. 3 urteko ume batzuk artoa eta babarruank erein zuten, beste batzuk letxugak eta kalabazina landatu zuten eta azkenengo batzuk ureztatu zuten ortua.
Garratzitsuena denek primeran pasatu zutela.


2016-05-11Eskolen arteko foroa

DBH 1. mailako Eskola Agenda 21eko 4 ikaslek, Portugeleko Eskolen arteko foroan egon ziren. Bertan herriko eskola ezberdinek parte hartu zuten, beraien konpromisoak eta eskaerak elkarbanatuz.

2016-04-20.Egun Bardea HH

HHko gela guztietan batxiler lehenengo mailako ikasleek fruten eta barazkien garrantzia azaldu zuten. Horretarako antzerki, ipuin, aurkezpen… egin zuten.
Ostean, txokoetan bananduko ziren ikasleak. Txoko bakoitzean 5 ikasle txiki eta batxilerreko ikasle bat edo bi egongo ziren. Ikasle nagusiek HHko ikasleei fruta zuritu eta zatitu zieten eta guztiak batera sagarra jan zuten. Ume bakoitzak gutxienez sagar laurden bat jan zuen.



2016-04-29.Kirol Eguna

Apirilaren 29an, ostirala, ikastolako bigarren kirol eguna ospatu genuen.
Kirol Egunaren bigarren emanaldia benetan egun polita eta arrakastasua izan zela eta ikasleek mota guztietako kirolak ikusi eta probatzeko aukera izan zuten, Ikastola osoan giroa aparta izan zen.
Kirol Eguneko argazkiak ikusi ahal izateko, egin klik HEMEN


2016-05-3.LH2 Garbigunea

Bigarren mailako umeak Santurtziko Garbigunean egon dira aste honetan. Bertan Garbiguneak zer diren eta zertarako balio duten ikasi dute: etxeko hondakinak eta antzekoak gaika batzeko zentroak dira. Euren kokagunea oso estrategikoa da, erabiltzaile-erkidegoetatik hurbil ipini dira eta. Era berean, herritarrentzako doako zerbitzua ere bada, eta birziklatu, berrerabili edo balio handiagoa hartu litezkeen materialak uzten dituzte bertan.

2016-04-20.Egun Berdea LH1

LH 1.mailako gela guztietan batxiler lehenengo mailako ikasleek fruten eta barazkien garrantzia azaldu zuten. Horretarako antzerki, ipuin, aurkezpen… egin zuten.
Ostean ikasleak txokoetan banandu ziren. Txoko bakoitzean 5 ikasle txiki eta batxilerreko ikasle bat edo bi egon ziren. Ikasle nagusiek LH 1.mailakoei fruta zuritu eta zatitu zieten. Ostean guztiak batera sagarra jan zuten.


2016-05-01.Arrugaeta

Óscar Calderónek -mendi taldearen ardura daraman aita- horrela kontatzen digu:
“Maiatzaren 1ean, igandea, Arrugaeta mendia igo genuen. Mendi honek 669 metroko garaiera dauka eta Zeberio eta Orozkoko aranen artean kokatutako Mendigisa mendilerroan dago. Bidean jakin-gosez guri begira gelditu ziren ahuntz batzuk topatu genituen, zerutik putre talde batek jarraitzen zigun bitartean”.
 



 

2016-04-20.Egun Berdea LH2

DBH4.mailako eta  DBH3.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, LH2.mailakoei plastikoak zenbat kutsatzen duen azaldu zieten. Azalpena DBHko geletan egin zen aurkezpen baten bitartez. Ostean plastikoa berrerabiliz, txerri itzurako itzulapiko polit batzuk egin zituzten. 
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.

2016-04-20.Egun Berdea LH3

DBH2.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, LH3.mailakoei paperaren jatorria, erabilera, berrerabilera eta birziklapena azaldu zieten. Azalpena gela magikoan egin zen aurkezpen baten bitartez. Ostean papera berrerabiliz, orrimarkagailu batzuk egin zituzten. 
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.