TXONTXONGILOEK ITSASO ERAKUSGAI
Azterkosta programaren barruan "Itsasminez" etorri zaigu ikastolara!
Gaur goizean, HH 4 urteko umeak Itsasoa eta bere inguruaren zaintzaz jabetzeko txontxongiloen emanaldia izan dute.
Adi-adi jarraitu dute ikuskizuna eta bertatik bertara bizi, emozioak ere agerian...
2016-10-18. LH3. Azterkosta
Azterkosta erakusketa LHko eraikinean urriaren 11tik 25era.
Azterkosta erakusketa ibiltariak aukera paregabea eskaintzen du itsasoaren sekretuak, bizitza eta garrantzia ezagutzeko. LHko 3. ziklotik gorako ikasleei zuzenduta dagoen erakusketa interesgarri hau urriaren 25era bitartean bisitatu dezakete gure ikasleek.
Ezetz ausartu itsasoaren misterioetan murgiltzera…!
Etiquetas:
LH
2016-09-26. Oreinen marrualdia
Udazkenean sartzea eta oreinen arraldia puri-purian egotea bat datoz.
Marrualdiaz goxatu eta txunditua gelditzeko aukera paregabea!
Marrualdiaz goxatu eta txunditua gelditzeko aukera paregabea!
Etiquetas:
gurasogunea
2016-09-21. Aurtengo egutegia
Aurten ere ASTI-LEKU MENDI TALDEA martxan!
Parte hartu nahi duzuen gustiontzat hainbat informazio helarazten dizuegu: egitaraua, izen ematea...
Aukera aprobetxatu eta ONDO IBILI!
Parte hartu nahi duzuen gustiontzat hainbat informazio helarazten dizuegu: egitaraua, izen ematea...
Aukera aprobetxatu eta ONDO IBILI!
Etiquetas:
Mendi
Sarrera
Zer da Eskola Agenda 2030?
2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, helburutzat duena giza garapena bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan.
Ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.
Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:
- Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
- Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
- Kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du.
- Curriculum-berrikuntza eragiten du.
Etiquetas:
Sarrera
2016-06-06.LH3.Ekosistemak lantzen
LH3. mialako ikasleek Txanelan ekosistema ezberdinak landu dituzte.
LH3.Eko ikasleek horren inguruko maketa bat egin dute.
LH3.Eko ikasleek horren inguruko maketa bat egin dute.
Etiquetas:
LH
2016-05-27.HH5.Birziklapena
DBH3.mailako agenda 21eko ikasleek, birziklapena azaldu zieten HH5.mailako ikasleei. Azalpena eman ostean, joku batzuk prestatu zituzten txikitxoentzako. Haur hezkuntzako ikasleek interes handiarekin parte hartu zuten.
Etiquetas:
HH
2016-06.LH2 Areitz Soroan
Pasa den astean Lehen Hezkuntzako 2. mailako umeak Galdameseko Areitz Soroa baserri eskolan egon ziren. Baserri eskola honetan natura eta ekologiari lotutako hainbat ekintza antolatzen dituzte, hala nola baserri ekologikoa, baratza ekologikoa, inguru giro tailerrak, ibilbide ekologikoak…
http://www.areitzsoroa.com/euskera/baserri-eskola/

http://www.areitzsoroa.com/euskera/baserri-eskola/

Etiquetas:
LH
2016-05.LH3Barazkiak landatzen
LH3. mailako ikasleek, Txanela proiektuaren barrruan, gelan zenbait barazki landatu dute eta gero etxera eraman dute.
Txanelako proiektuaren izenburua honako hau da: Zein jakintsua den Natura!
Txanelako proiektuaren izenburua honako hau da: Zein jakintsua den Natura!
Etiquetas:
LH
2016-05-20.HH3 Ortuan
DBH3. mailako eta DBH4 mailako Eskola Agenda 21eko boluntarioak HH3. mailakoei azaldu zieten zelan ereiten eta landatzen den. 3 urteko ume batzuk artoa eta babarruank erein zuten, beste batzuk letxugak eta kalabazina landatu zuten eta azkenengo batzuk ureztatu zuten ortua.
Garratzitsuena denek primeran pasatu zutela.
2016-05-11Eskolen arteko foroa
DBH 1. mailako Eskola Agenda 21eko 4 ikaslek, Portugeleko Eskolen arteko foroan egon ziren. Bertan herriko eskola ezberdinek parte hartu zuten, beraien konpromisoak eta eskaerak elkarbanatuz.
Etiquetas:
DBH
2016-04-20.Egun Bardea HH
HHko gela guztietan batxiler lehenengo mailako ikasleek fruten eta barazkien
garrantzia azaldu zuten. Horretarako antzerki, ipuin, aurkezpen… egin zuten.
Ostean, txokoetan bananduko ziren ikasleak. Txoko bakoitzean
5 ikasle txiki eta batxilerreko ikasle bat edo bi egongo ziren. Ikasle nagusiek
HHko ikasleei fruta zuritu eta zatitu zieten eta guztiak batera sagarra jan zuten. Ume bakoitzak gutxienez sagar laurden bat jan zuen.
2016-04-29.Kirol Eguna
Apirilaren 29an, ostirala, ikastolako bigarren kirol eguna ospatu genuen.
Kirol Egunaren bigarren emanaldia benetan egun polita eta arrakastasua izan zela eta ikasleek mota guztietako kirolak ikusi eta probatzeko aukera izan zuten, Ikastola osoan giroa aparta izan zen.
Kirol Eguneko argazkiak ikusi ahal izateko, egin klik HEMEN
Etiquetas:
Orokorra
2016-05-3.LH2 Garbigunea
Bigarren mailako umeak Santurtziko Garbigunean egon dira aste honetan. Bertan Garbiguneak zer diren eta zertarako balio duten ikasi dute: etxeko hondakinak eta antzekoak gaika batzeko zentroak dira. Euren kokagunea oso estrategikoa da, erabiltzaile-erkidegoetatik hurbil ipini dira eta. Era berean, herritarrentzako doako zerbitzua ere bada, eta birziklatu, berrerabili edo balio handiagoa hartu litezkeen materialak uzten dituzte bertan.
Etiquetas:
LH
2016-04-20.Egun Berdea LH1
LH 1.mailako gela guztietan batxiler lehenengo mailako ikasleek fruten eta barazkien garrantzia azaldu zuten. Horretarako antzerki, ipuin, aurkezpen… egin zuten.
Ostean ikasleak txokoetan banandu ziren. Txoko bakoitzean 5 ikasle txiki eta batxilerreko ikasle bat edo bi egon ziren. Ikasle nagusiek LH 1.mailakoei fruta zuritu eta zatitu zieten. Ostean guztiak batera sagarra jan zuten.
Ostean ikasleak txokoetan banandu ziren. Txoko bakoitzean 5 ikasle txiki eta batxilerreko ikasle bat edo bi egon ziren. Ikasle nagusiek LH 1.mailakoei fruta zuritu eta zatitu zieten. Ostean guztiak batera sagarra jan zuten.
2016-05-01.Arrugaeta
Óscar Calderónek -mendi taldearen ardura daraman aita- horrela kontatzen digu:
“Maiatzaren 1ean, igandea, Arrugaeta mendia igo genuen. Mendi honek 669 metroko garaiera dauka eta Zeberio eta Orozkoko aranen artean kokatutako Mendigisa mendilerroan dago. Bidean jakin-gosez guri begira gelditu ziren ahuntz batzuk topatu genituen, zerutik putre talde batek jarraitzen zigun bitartean”.



“Maiatzaren 1ean, igandea, Arrugaeta mendia igo genuen. Mendi honek 669 metroko garaiera dauka eta Zeberio eta Orozkoko aranen artean kokatutako Mendigisa mendilerroan dago. Bidean jakin-gosez guri begira gelditu ziren ahuntz batzuk topatu genituen, zerutik putre talde batek jarraitzen zigun bitartean”.



Etiquetas:
Mendi
2016-04-20.Egun Berdea LH2
DBH4.mailako eta DBH3.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, LH2.mailakoei plastikoak zenbat kutsatzen duen azaldu zieten. Azalpena DBHko geletan egin zen aurkezpen baten bitartez. Ostean plastikoa berrerabiliz, txerri itzurako itzulapiko polit batzuk egin zituzten.
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


















