Bigarren mailako umeak Santurtziko Garbigunean egon dira aste honetan. Bertan Garbiguneak zer diren eta zertarako balio duten ikasi dute: etxeko hondakinak eta antzekoak gaika batzeko zentroak dira. Euren kokagunea oso estrategikoa da, erabiltzaile-erkidegoetatik hurbil ipini dira eta. Era berean, herritarrentzako doako zerbitzua ere bada, eta birziklatu, berrerabili edo balio handiagoa hartu litezkeen materialak uzten dituzte bertan.