LH 1.mailako gela guztietan batxiler lehenengo mailako ikasleek fruten eta barazkien garrantzia azaldu zuten. Horretarako antzerki, ipuin, aurkezpen… egin zuten.
Ostean ikasleak txokoetan banandu ziren. Txoko bakoitzean 5 ikasle txiki eta batxilerreko ikasle bat edo bi egon ziren. Ikasle nagusiek LH 1.mailakoei fruta zuritu eta zatitu zieten. Ostean guztiak batera sagarra jan zuten.