DBH4.mailako eta DBH3.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, LH2.mailakoei plastikoak zenbat kutsatzen duen azaldu zieten. Azalpena DBHko geletan egin zen aurkezpen baten bitartez. Ostean plastikoa berrerabiliz, txerri itzurako itzulapiko polit batzuk egin zituzten.
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.
2016-04-20.Egun Berdea LH3
DBH2.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, LH3.mailakoei paperaren jatorria, erabilera, berrerabilera eta birziklapena azaldu zieten. Azalpena gela magikoan egin zen aurkezpen baten bitartez. Ostean papera berrerabiliz, orrimarkagailu batzuk egin zituzten.
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.
2016-04-20.Egun Berdea LH4
Batxiler 2.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, LH4.mailakoei plastikoak zenbat kutsatzen duen azaldu zieten. Azalpena DBHko geletan egin zen aurkezpen baten bitartez. Ostean plastikozko ur botila bat berrerabiliz, bolak sartzeko jostailua eta margoak jartzeko ontzitxoa zituzten.
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.
2016-04-24.Txarlazo
Óscar Calderónek -mendi taldearen ardura daraman aita- horrela kontatzen digu: “Apirilaren 24an, igandea, Orduñatik ikus daitekeen 933 metroko altuerako Txarlazo mendian egon ginen. Salvada mendilerroan dagoen mendi honen gailurrean Antiguako ama birjinaren irudia dago; 25 metro altu denez, beraren babespean gelditu ginen indarrak berpizteko. Eguraldiak lagundu ez bazigun ere oso goiz polita igaro genuen.”




Etiquetas:
Mendi
2016-04-20.Egun Berdea DBH3
Egun Berdean DBH3. mailakoek Asti-Leku esparruko bioaniztasuna aztertu zuten eta hormairudi politetan aurkeztu zuten.




Etiquetas:
DBH
2016-04.HH3 Gordexolan
HHko 3 urteko ikasleak Gordexolan egon ziren. Animalia asko ikusi zituzten eta primeran pasatu zuten.
Etiquetas:
HH
2016-04-14.LH3.Basondo
LH3.mailako ikasleak, Basondora joandira. Bertan animaliak eta landara ezberdinak ikusi dituzte. Egun ederra pasatu zuten.
Etiquetas:
LH
2016-03-26 LH6 .Experimentuak
Batxiler 2.mailako fisikako ikasleek, zientziako esperimentu batzuk prestatu zituzten lehen hezkuntzako ikasleentzat.
Material arruntak erabilita, batxilerreko ikasleek fisikako esperimentu errazak prestatu zituzten LH1. mailako ikasleentzat eta zailagoak LH6. mailakoentzat. Guztira 20 esperimentu izan ziren, 10 maila bakoitzeko.
Lehen hezkuntzakoek, azalpena eta demostrazioa ikusi ostean, esperimentu guztietan parte hartzeko aukera izan zuten.
LH1. mailakoak LH6.mailakoak
Lan taldea: 2.batxilerreko fisika ikasleak
2015-03-18.LH6.Txirringaeskola.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Bide Hezkuntza prestakuntza jaso dute Txirringaeskolan proiektuak bideratuta eta Portugaleteko Udaltzaingoak lagunduta. 2011-2012 ikasturtean ekarri genuen ikastolara Txirringaeskolan proiektua, non ikasleek era praktikoan zein teorikoan bizikleta hobeto ezagutzeko aukera izaten duten.
Egitasmo honek ekintza ezberdinak ditu, oraingoan Bide Hezkuntzari dagokiona garatu dutelarik. Asteazkenean, martxoak 16an, Los Llanos frontoian, zirkulazio arauak ikasi ahal izan zituzten, udaltzainen laguntzaz prestatutako zirkuitua bizikletaz burutu bitartean.
Etiquetas:
LH
2016-03-17.BAtx1.Brigadistak
Batxiler 1. mailako ikasleek brigadista batzuen aurkezpena izan zuten hitzaldi aretoan. Bertan Brasil eta Palestinaren egoerak azaldu zituzten besteak beste.
Brigadisten artean gure irakaslea den Alba Garcia egon zen.

Brigadisten artean gure irakaslea den Alba Garcia egon zen.
Etiquetas:
Batx
2015-02-24.Jardunaldi teknikoak
DBH2.mailako eta DBH1. mailako eskola agenda 21eko 6 ordezkari, Portugaleteko Santa Clara Kultur Zentruan egon dira jardunaldi tekniko batzuetan. Hitzaldia: "Gure ohiturek daukaten eragina Aztarna Ekologikoan".

Etiquetas:
DBH
2016.01.Haur Hezkuntzako Txoko Berdea
Haur Hezkuntzako eraikuntzan ere "Txoko Berdea" daukagu.
Gure txikitxuak ere papera birziklatzeko txokoa edukitzeaz gain, informazio gune bat izango dute.
Etiquetas:
HH
2016-01-27.Otoio mendia
Joan den igandean Asti Leku Mendi Taldekoak Lekeition dagoen Otoio mendira joan zirenZe ondo pasatu zuten egiaztatzeko argazki eder batzuk eta irteeraren laburpena bidali dizkigute:"Portugaletetik 08.15ean irten eta Lekeitioren kanpoaldean hasi genuen igoera talaiarantz. Igoera aldapatsu hau bukatutakoan aukera izan genuen paisaiaz disfrutatzeko; izan ere, talaia hau gure kostaldeko begitokirik onenetarikoa da eta aintzina baleak ikusi eta baleontziei abisatzeko erabiltzen zuten bertokoek. Guk ez genuen balea arrastorik ere ikusi baina bai paisaia ederra, eguraldia lagun. Honen ondoren, taldea berriro batutakoan, tontorreraino igo ginen, bertan otartekoa jan eta indarrak berritu genituelarik. Pinudi eta ortuen arteko jaitsiera igoera baino leunagoa izan zen."
Etiquetas:
Mendi
2016-01-22.LH5 Ortua
2016-01.SAHARAREN ALDEKO KARABANA
Haur Hezkuntzako ikasleek, janari bilketa batean parte hartu Sahararen aldeko Euskal Karabanarekin elkarlanean.
Azken urteotan ohitura denez, oraingoan ere jarri dira martxan Haur Hezkuntzako ikasle, irakasle eta familiak Sahararen aldeko Euskal Karabanakoei janariak biltzen laguntzeko. Hurrengo otsailean aterako den karabana honen helburu nagusia herri sahararrari ahalik eta elikagai gehien eramatea da, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuetan pairatzen ari diren janari eskasiari aurre egiten laguntzearren.
Etiquetas:
HH
2016-01-20.GOSARI BIHOTZ OSASUNGARRIAK
Gosari bihotz osasungarriei buruzko prestakuntza-saioa jaso dute LHko 4. mailako ikasleek.
Urtero bezala, "Bihotz Bizi" elkartearen laguntzaz gosari bihotz osasungarriak izeneko prestakuntza-saioa ekarri dugu ikastolara, umeek uler dezaten zein garrantzitsua den ondo gosaltzea eta gaizki elikatzeak ekar ditzaken ondorioak.
Asteazkenean, urtarrilak 20, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle guztiek nutrizionista baten hitzalditxoa entzun ondoren "gosari bihotz osasungarria" hartu zuten: fruta, ogia, olioa, indioilar-hotz egosia, esnea, eztia eta kakaoa.
Etiquetas:
LH
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





















