Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Bide Hezkuntza prestakuntza jaso dute Txirringaeskolan proiektuak bideratuta eta Portugaleteko Udaltzaingoak lagunduta. 2011-2012 ikasturtean ekarri genuen ikastolara Txirringaeskolan proiektua, non ikasleek era praktikoan zein teorikoan bizikleta hobeto ezagutzeko aukera izaten duten.
Egitasmo honek ekintza ezberdinak ditu, oraingoan Bide Hezkuntzari dagokiona garatu dutelarik. Asteazkenean, martxoak 16an, Los Llanos frontoian, zirkulazio arauak ikasi ahal izan zituzten, udaltzainen laguntzaz prestatutako zirkuitua bizikletaz burutu bitartean.