2016-05.LH3Barazkiak landatzen
LH3. mailako ikasleek, Txanela proiektuaren barrruan, gelan zenbait barazki landatu dute eta gero etxera eraman dute.
Txanelako proiektuaren izenburua honako hau da: Zein jakintsua den Natura!
Txanelako proiektuaren izenburua honako hau da: Zein jakintsua den Natura!
Etiquetas:
LH
2016-05-20.HH3 Ortuan
DBH3. mailako eta DBH4 mailako Eskola Agenda 21eko boluntarioak HH3. mailakoei azaldu zieten zelan ereiten eta landatzen den. 3 urteko ume batzuk artoa eta babarruank erein zuten, beste batzuk letxugak eta kalabazina landatu zuten eta azkenengo batzuk ureztatu zuten ortua.
Garratzitsuena denek primeran pasatu zutela.
2016-05-11Eskolen arteko foroa
DBH 1. mailako Eskola Agenda 21eko 4 ikaslek, Portugeleko Eskolen arteko foroan egon ziren. Bertan herriko eskola ezberdinek parte hartu zuten, beraien konpromisoak eta eskaerak elkarbanatuz.
Etiquetas:
DBH
2016-04-20.Egun Bardea HH
HHko gela guztietan batxiler lehenengo mailako ikasleek fruten eta barazkien
garrantzia azaldu zuten. Horretarako antzerki, ipuin, aurkezpen… egin zuten.
Ostean, txokoetan bananduko ziren ikasleak. Txoko bakoitzean
5 ikasle txiki eta batxilerreko ikasle bat edo bi egongo ziren. Ikasle nagusiek
HHko ikasleei fruta zuritu eta zatitu zieten eta guztiak batera sagarra jan zuten. Ume bakoitzak gutxienez sagar laurden bat jan zuen.
2016-04-29.Kirol Eguna
Apirilaren 29an, ostirala, ikastolako bigarren kirol eguna ospatu genuen.
Kirol Egunaren bigarren emanaldia benetan egun polita eta arrakastasua izan zela eta ikasleek mota guztietako kirolak ikusi eta probatzeko aukera izan zuten, Ikastola osoan giroa aparta izan zen.
Kirol Eguneko argazkiak ikusi ahal izateko, egin klik HEMEN
Etiquetas:
Orokorra
2016-05-3.LH2 Garbigunea
Bigarren mailako umeak Santurtziko Garbigunean egon dira aste honetan. Bertan Garbiguneak zer diren eta zertarako balio duten ikasi dute: etxeko hondakinak eta antzekoak gaika batzeko zentroak dira. Euren kokagunea oso estrategikoa da, erabiltzaile-erkidegoetatik hurbil ipini dira eta. Era berean, herritarrentzako doako zerbitzua ere bada, eta birziklatu, berrerabili edo balio handiagoa hartu litezkeen materialak uzten dituzte bertan.
Etiquetas:
LH
2016-04-20.Egun Berdea LH1
LH 1.mailako gela guztietan batxiler lehenengo mailako ikasleek fruten eta barazkien garrantzia azaldu zuten. Horretarako antzerki, ipuin, aurkezpen… egin zuten.
Ostean ikasleak txokoetan banandu ziren. Txoko bakoitzean 5 ikasle txiki eta batxilerreko ikasle bat edo bi egon ziren. Ikasle nagusiek LH 1.mailakoei fruta zuritu eta zatitu zieten. Ostean guztiak batera sagarra jan zuten.

2016-05-01.Arrugaeta
Óscar Calderónek -mendi taldearen ardura daraman aita- horrela kontatzen digu:
“Maiatzaren 1ean, igandea, Arrugaeta mendia igo genuen. Mendi honek 669 metroko garaiera dauka eta Zeberio eta Orozkoko aranen artean kokatutako Mendigisa mendilerroan dago. Bidean jakin-gosez guri begira gelditu ziren ahuntz batzuk topatu genituen, zerutik putre talde batek jarraitzen zigun bitartean”.

Mendi
2016-04-20.Egun Berdea LH2
DBH4.mailako eta DBH3.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, LH2.mailakoei plastikoak zenbat kutsatzen duen azaldu zieten. Azalpena DBHko geletan egin zen aurkezpen baten bitartez. Ostean plastikoa berrerabiliz, txerri itzurako itzulapiko polit batzuk egin zituzten.
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.
2016-04-20.Egun Berdea LH3
DBH2.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, LH3.mailakoei paperaren jatorria, erabilera, berrerabilera eta birziklapena azaldu zieten. Azalpena gela magikoan egin zen aurkezpen baten bitartez. Ostean papera berrerabiliz, orrimarkagailu batzuk egin zituzten.
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)