2015-05.DBH4.Ur araztegian

DBH4. mailako ikasleak, Galindoko ur araztegira joan dira.

2015-05-20. Eskolen arteko foroa.

Maiatzaren 20an Portugaleteko eskolen arteko foroa egin zen. Santa Clara Kulturtegian, Portugaleteko eskola gehienek parte hartu zuten ekintza honetan. Asti-Lekutik eskola agenda 21eko 4 ikasle joan ziren, ikastolako iksaleek hartutako konpromisoak eta proposamenak eramatera. Ideia hauek bateratu ostean Udal forora eramango dituzte.


Ama Lurra bideoak




2015-05-11,15.LH6.Heriotza gabeko arrantza.

Lehen Hezkuntzako  6. mailako ikasle guztiak joan dira Ugaora, heriotza gabeko arrantza praktikatzera.
Arrantza eskolakoek antolatzen duten ekintza bat da. Ikasleei erreketan egiten den arrantzari buruzko zehaztapen batzuk  eman zieten: arrantza motak, arrain motak …  eta bukatzeko errekara joan ziren amuarrainak arrantzatzera. Bakoitzak bere kanaberarekin, heriotza gabeko arrantza egin zuen, harrapatutako guztia momentua askatu egin zen.

Argazkian ikusten denez, praktikatzeaz gain, harrapatu ere egin zuen baten batek! Hau amuarrain ederra!

2015-05-07.Ibaialde erakusketa Asti-Lekun

9 “roll up” itxurako GURE IBAIAK  erakusketa ibiltaria Asti-Lekun izan dugu.
Erakusketa ikusteko egin klik argazkian.

2015-05-11.Erakusketa. SantaClaran

Aurten EA21ek 10 urte betetzen ditu Portugaleten, hori dela eta, ikastetxe ezberdinetako ikasleek egindako lanekin erakusketa bat egin da Santa Clara kulturtegian.

Portugaleteko ikastetxe gehienek parte hartu dute proiektu honetan lan ezberdinak aurkeztuz.
Asti-Lekuko DBH 2.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, udaletxeak amandako lorontzi batekin eskultura polit bat egin dute. Egindako lanan, ikastolaren identitatea eta aztarna ekologikoa adierazten dira.
Erakusketaren inaugurazioan, maiatzaren 11an, Portugaleteko alkatea egon zen.



2015-05.Barazkiak landatzen

LH3.mailako ikasleek barazki ezberdinak landatu dituzte.


2015-05-07.Kirol.Eguna

Aurten lehenengo aldiz Asti-Lekun kirol eguna ospatu da.
Haur hezkuntzatik batxilerrera, irakasleak barne, ikastola osoa kirolan murgildua egon da.



2015-05-08.Biodibertsitate.Proiektua.

Eskola Agenda 21en barruan, Bartzelonako Unibertsitateko, Bernat Claramunt irakaslea, DBH4.mailako biologiako ikasle batzuekin egon da, biodibertsitatearen inguruko proiektu bat garatzeko.
Proiekturako, www.inaturalist.org webgunea erabiliko da. Bertan, gure ikasleek egindako izaki bizidunen behaketak eta azalpenak agertuko dira.
Aurten, hasiera emango diogu lanari ikasle talde txiki batekin eta ondo funtzionatzen badu, datorren urtean 4.mailako biologiako ikasle guztiekin egingo dugu.




 


2015-04-29,30 Paperaren garrantzia.

DBH1.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, LH3.mailakoei paperaren jatorria, erabilera, berrerabilera eta birziklapena azaldu zieten.
Azalpena gela magikoan egin zen aurkezpen baten bitartez. Ostean papera berrerabiliz, orrimarkagailu batzuk egin zituzten. Originalenek oparia izan zuten.

2015-04-22,27. HH3.maila Urdaibain.

Urtero bezala HH3.mailako ikasleak Urdaibai baserri eskolara joan dira.
HH3n Urtxintxa materialaren 9. unitate didaktikoa baserriko animalien inguruan garatzen da. Eta unitatearen bukaeran, hilabete baten bueltan, baserrira joaten dira, unitatean zehar ikasitako guztia uzenean bizitzera: Animalia desberdinak ikusi eta ukitu, arrautzak batu, ardiei eta oiloei jaten eman…txitoak, arkumeak…besoetan hartu, letxugak erein eta landatu…etab.

Umeak urtero oso pozik bueltatzen dira, ez ohiko eta oso dibertigarria den eguna pasa ostean.
HH3A                                                                    HH3B


HH3D                                                                    HH3E

2015-05.Birziklatutako materialekin eskulanak egiten.

Pixkanaka, pixkanaka ikasturtea aurrera doa eta azkenengo hiruhileroko Guraso Gunekoek egitarau interesgarria prestatu digute.
Birziklatutako materialekin umeentzako “cazabolas” tailerra antolatu dute.


2015-03-25.BirziklapenaLH2

DBH 2.mailko eskola agenda 21eko ikasleek birziklapena azaldu zieten LH2.mailako ikasleei. Horretarako, aurkezpen bat prestatzeaz gain, joku batzuk antolatu zituzten.

2015-04-22,23.Birziklapena HH5

DBH2.mailako agenda 21eko  ikasleek, birziklapena azaldu zieten HH5.mailako ikasleei. Azalpena eman ostean, joku batzuk prestatu zituzten txikitxoentzako. Haur hezkuntzako ikasleek interes handiarekin parte hartu zuten.


HH5AB                                                                                    HH5DE

2015-03-25.Zientzia.Eguna.

Batxiler 2.mailako fisikako ikasleek, zientziako esperimentu batzuk prestatu zituzten lehen hezkuntzako ikasleentzat.
Material arruntak erabilita, batxilerreko ikasleek fisikako esperimentu errazak prestatu zituzten LH1. mailako ikasleentzat eta zailagoak LH6. mailakoentzat. Guztira 20 esperimentu izan ziren, 10 maila bakoitzeko. 

Lehen hezkuntzakoek, azalpena eta demostrazioa ikusi ostean, esperimentu guztietan parte hartzeko aukera izan zuten.

LH1. mailakoak                                                                LH6.mailakoak


Lan taldea: 2.batxilerreko fisika ikasleak

Bideoak: La historia de...


 La historia de las cosas    La historia de los cosmeticos    La historia del agua embotellada   
 La historia de las soluciones

Tapoien bilketa

"Itxaropena garraiatzen dugu"
HH,LH eta DBHko eraikuntzetan gaizorik dauden umeentzat tapoien bilketa egiten da.

2015ko martxoa. Porta-bokatak

Portugaleteko Udaletxeak ikasleei bokatak eramateko zorroak oparitu dizkie.
Berrerabilgarriak diren bokarta bilgarri hauekin, aluminioaren erabilera saihesten dugu.