2015-05-08.Biodibertsitate.Proiektua.

Eskola Agenda 21en barruan, Bartzelonako Unibertsitateko, Bernat Claramunt irakaslea, DBH4.mailako biologiako ikasle batzuekin egon da, biodibertsitatearen inguruko proiektu bat garatzeko.
Proiekturako, www.inaturalist.org webgunea erabiliko da. Bertan, gure ikasleek egindako izaki bizidunen behaketak eta azalpenak agertuko dira.
Aurten, hasiera emango diogu lanari ikasle talde txiki batekin eta ondo funtzionatzen badu, datorren urtean 4.mailako biologiako ikasle guztiekin egingo dugu.