Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle
guztiak joan dira Ugaora, heriotza gabeko arrantza praktikatzera.
Arrantza eskolakoek
antolatzen duten ekintza bat da. Ikasleei erreketan egiten den arrantzari
buruzko zehaztapen batzuk eman zieten: arrantza motak, arrain motak … eta bukatzeko errekara joan ziren amuarrainak
arrantzatzera. Bakoitzak bere kanaberarekin, heriotza gabeko arrantza egin zuen,
harrapatutako guztia momentua askatu egin zen.
Argazkian ikusten denez,
praktikatzeaz gain, harrapatu ere egin zuen baten batek! Hau amuarrain ederra!