2019/09/24 Klimaren aldeko astea

Aste honetan, hainbat ekintza burutuko dira "Klimaren aldeko astea" dela eta. Ekintza hauek mundu mailan emango dira eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Klimaren alde Estatu Batuetan antolatutako goi-bilerarekin bat egingo dute.

Atzo, astelehena irailak 23,  DBH-ko eraikinaren sarreran, klaseetan hausnarketa bat egin ostean, Klimaren aldeko isiltasun minutu bat egin genuen DBH-ko ikasle guztiekin.




Gaur, asteartea irailak 24, ikastolara kamiseta berdearekin etorri gara... Hori bai marea berdea!!!