Batxiler 2.mailako Eskola Agenda 21eko ikasleek, LH4.mailakoei plastikoak zenbat kutsatzen duen azaldu zieten. Azalpena DBHko geletan egin zen aurkezpen baten bitartez. Ostean plastikozko ur botila bat berrerabiliz, bolak sartzeko jostailua eta margoak jartzeko ontzitxoa zituzten.
Bukatzeko guztiek batera sagarra jan zuten.
2016-04-24.Txarlazo
Óscar Calderónek -mendi taldearen ardura daraman aita- horrela kontatzen digu: “Apirilaren 24an, igandea, Orduñatik ikus daitekeen 933 metroko altuerako Txarlazo mendian egon ginen. Salvada mendilerroan dagoen mendi honen gailurrean Antiguako ama birjinaren irudia dago; 25 metro altu denez, beraren babespean gelditu ginen indarrak berpizteko. Eguraldiak lagundu ez bazigun ere oso goiz polita igaro genuen.”
Etiquetas:
Mendi
2016-04-20.Egun Berdea DBH3
Egun Berdean DBH3. mailakoek Asti-Leku esparruko bioaniztasuna aztertu zuten eta hormairudi politetan aurkeztu zuten.
Etiquetas:
DBH
2016-04.HH3 Gordexolan
HHko 3 urteko ikasleak Gordexolan egon ziren. Animalia asko ikusi zituzten eta primeran pasatu zuten.
Etiquetas:
HH
2016-04-14.LH3.Basondo
LH3.mailako ikasleak, Basondora joandira. Bertan animaliak eta landara ezberdinak ikusi dituzte. Egun ederra pasatu zuten.
Etiquetas:
LH
2016-03-26 LH6 .Experimentuak
Batxiler 2.mailako fisikako ikasleek, zientziako esperimentu batzuk prestatu zituzten lehen hezkuntzako ikasleentzat.
Material arruntak erabilita, batxilerreko ikasleek fisikako esperimentu errazak prestatu zituzten LH1. mailako ikasleentzat eta zailagoak LH6. mailakoentzat. Guztira 20 esperimentu izan ziren, 10 maila bakoitzeko.
Lehen hezkuntzakoek, azalpena eta demostrazioa ikusi ostean, esperimentu guztietan parte hartzeko aukera izan zuten.
LH1. mailakoak LH6.mailakoak
Lan taldea: 2.batxilerreko fisika ikasleak
2015-03-18.LH6.Txirringaeskola.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Bide Hezkuntza prestakuntza jaso dute Txirringaeskolan proiektuak bideratuta eta Portugaleteko Udaltzaingoak lagunduta. 2011-2012 ikasturtean ekarri genuen ikastolara Txirringaeskolan proiektua, non ikasleek era praktikoan zein teorikoan bizikleta hobeto ezagutzeko aukera izaten duten.
Egitasmo honek ekintza ezberdinak ditu, oraingoan Bide Hezkuntzari dagokiona garatu dutelarik. Asteazkenean, martxoak 16an, Los Llanos frontoian, zirkulazio arauak ikasi ahal izan zituzten, udaltzainen laguntzaz prestatutako zirkuitua bizikletaz burutu bitartean.
Etiquetas:
LH
Suscribirse a:
Entradas (Atom)