Asti Leku Ikastola EA 2030
LH 4. MAILAKOAK URDAIBAI BIRD CENTERREN
LH 6. MAILAKO IKASLEAK ZUMAIAN
LH 6. MAILAKO IKASLEAK ZUMAIAN
REXCATERING PROIEKTUA
IKASTOLA ETA ZERO ZABOR ERAKUNDEA ELKARREKIN LAN EGITEN
Eskerrik asko gure DBH 4. mailako ikasleak!!
BATXILERRGOKO IKASLEAK ETA ELIKAGAI BANKUA
GURE IKASLEAK BOLONDRES EGUN BATZUETAN
Gure batxilergoko ikasle batzuk azaroaren 25 eta 26an bolondres moduan egon ziren Santurtziko supermerkatu batzuetan Elikagai Bankukoei hainbat elikagai eta produktu laguntzen biltzen.
Egindako lana eskertzeko, diploma batzuk eman zizkioten
Gora gure Ikasleak!!
LH 6. MAILAKO IKASLEAK POZALAGUAN!!
LH 6. mailako ikasleak atzo, urriaren 25ean, Pozalaguako kobazulora joan ziren.
Pozalagua Karrantzako mendebaldeko haitzuloa da, Ranero haitzen azpian dagoena.
Gaur egun jendeari irekita dago, eta erraz bisitatzeko modukoa da.
Haitzulo handia da, barrunbe handiak ditu. Baina, batez ere, ezaguna da munduan
dagoen estalaktita eszentrikoen multzorik handiena duelako.
Pozalagua haitzuloa 125 metro luze duen gela bakar batek osatzen du.
Gelak 70 metro zabalera eta 15 metroko altuera du. 40 metroko sakonera duten lau
amildegi ditu. Munduko estalaktita eszentrikoen kontzentraziorik handiena du,
grabitatearen indarrari aurre eginez, norabide guztietara hazi eta zabaltzen direnak.
Barruan hainbat gune daude ikusgarri eta horien artean Auditorioa izenekoa, gela handia
eta ura duten karbonatozko presa txiki ugari dituena. Versailleseko gelaren sabaian
ikus daiteke estalaktita eszentrikoen presentziarik nabarmenena. Eraketa horren
jatorria ezezaguna da oraindik. Euria egiten duenean, zorua urez betetzen da, aintzira
txikia osatuz; horrek ispiluaren efektua sortzen du.
Kobazuloaren kanpoaldean zegoen antzinako dolomita harrobia anfiteatroa da gaur
egun. Akustika aprotxetatuz, kontzertuak eta jarduera kulturalak ospatzeko gune bihurtu
da.
Informazio gehiagorako, egin clik esteka honetan.
LH 3. MAILAKO IKASLEAK IRUÑAKO PLANETARIOAN
LH 3. MAILAKO IKASLEAK IRUÑAKO PLANETARIOAN
Urriaren 20an LH 3. mailako ikasleak Iruñako planetarioan egon ziren. Oinak Lurrean Unibertsonik bidaiatu egin zuten...
IKASTOLAKO LAU URTARO NATURABENTURAKO TALDEAK LA MAGDALENA KOBAZULOAN
LH5 IKASLEAK EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAN
LH 5 EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN
Urriaren 9an eta10ean, LH ko 5. mailako ikasleak Donostiko Eureka zientzia museora joan ziren.
DBH 3. MAILAKO IKASLEAK, BARBADUN IBAIAN!!
EL POBALERAKO BISITA - LH4
EL POBAL BURDINOLA
Urriaren 5ean LHko4. mailako 2 gela El Pobalera joan ziren.
Muskiz udalerrian El Pobaleko Burdinola dago: lantegi hidrauliko bat, burdin harria landu, eta mota guztietako lanabesak eta tresnak egiten zituena. Muñatones Gaztelutik eskualdea mendean zuen leinuak eraiki zuen burdinola XVI. mende hasieran, Salazar leinuak, alegia, eta 1965era arte iraun zuen lanean.
El Pobaleko burdinola |
Burdinolaren inguruan, produkzio-gune oso bat zegoen antolatuta: olagizonen etxebizitza, irin-errota, ogi-labeak, baratzak eta mendiak, egurrez zein ikatzez hornitzeko.
2004. urtean ateak zabaldu zituenetik, museo bizia da El Pobal; izan ere, Bizkaiko industriaurreko jarduerarik inportanteenetako bi erakusten dira bertan: burdingintza eta errotaritza. Ingurune eder hau bisitatzera Barbadun ibaiaren ertzetara hurbiltzen diren guztiek bi makina hidraulikoak abian ikusteko aukeraz gozatu ahal izango dute.