LH 6. mailako ikasleak atzo, urriaren 25ean, Pozalaguako kobazulora joan ziren.
Pozalagua Karrantzako mendebaldeko haitzuloa da, Ranero haitzen azpian dagoena.
Gaur egun jendeari irekita dago, eta erraz bisitatzeko modukoa da.
Haitzulo handia da, barrunbe handiak ditu. Baina, batez ere, ezaguna da munduan
dagoen estalaktita eszentrikoen multzorik handiena duelako.
Pozalagua haitzuloa 125 metro luze duen gela bakar batek osatzen du.
Gelak 70 metro zabalera eta 15 metroko altuera du. 40 metroko sakonera duten lau
amildegi ditu. Munduko estalaktita eszentrikoen kontzentraziorik handiena du,
grabitatearen indarrari aurre eginez, norabide guztietara hazi eta zabaltzen direnak.
Barruan hainbat gune daude ikusgarri eta horien artean Auditorioa izenekoa, gela handia
eta ura duten karbonatozko presa txiki ugari dituena. Versailleseko gelaren sabaian
ikus daiteke estalaktita eszentrikoen presentziarik nabarmenena. Eraketa horren
jatorria ezezaguna da oraindik. Euria egiten duenean, zorua urez betetzen da, aintzira
txikia osatuz; horrek ispiluaren efektua sortzen du.
Kobazuloaren kanpoaldean zegoen antzinako dolomita harrobia anfiteatroa da gaur
egun. Akustika aprotxetatuz, kontzertuak eta jarduera kulturalak ospatzeko gune bihurtu
da.
Informazio gehiagorako, egin clik esteka honetan.