2015-11. Mugimendu sentsoreak

Asti-Lekuko eraikuntza guztietan mugimendu sentsoreak ipini dira. Horrela inor ez badago argia itzalita egongo da eta norbait agertzekotan automatikoki argia piztuko da.
Argiaren kontsumoa zeharo gutxikoa da.

 



2015-11Bost urteko ikasleek udazkeneko erakusketa bat antolatu dute

Haur Hezkuntzako bost urtekoek, udazkeneko unitate didaktikoa lantzen ari direnez, “Zatoz udazkeneko erakusketara” izeneko esposizio txiki bat egin dute gela baten barruan. Honen bitartez umeek udazkeneko fruituak zeintzuk diren eta zein zuhaitzetatik datozen ikasteko aukera izaten dute.

2015-10.Haur Hezkuntzako lau urteko ikasleak hostoak batzera irten dira.

Lau urteko ikasleak La Florida parkera irten dira gaur goizean hostoak batzera. Irteera Euskara kanpainaren saria izan da, eta jaso dituzten hostoekin zuhaitz bat egingo dute gelan.


2015-10.Lehen Hezkuntzako ikasleek denbora makina asmatu dute!

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek “Denbora Makina” ederrak egin dituzte Txanelaren proiektutik abiatuta. Makina liluragarri hauek fabrikatzeko birziklatutako materialak erabili dituzte. Emaitzak LHko 1. pisuan konprobatu ahal dituzue. Hurbildu zaitezte makinetara eta irudimena askatu. Batek daki! Eta funtzionatuko balute?

2015-2016 EGITARAUA


2015-11-01Ermua

Pasa den igandean, azaroak 1, Asti Leku Mendi Taldekoek oso egun ederra pasatu zuten Ermua mendian (Gorliz). Irteera hau Diputazioko Eskola Kirolak denboraldi honetarako antolatutako mendi ibilaldietako bat da. 


2015-11-LH6. Arrantza eskola

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Ugaora joan dira arrantza eskolan parte hartzera. 
Egun ezberdinetan txandakatuta, heriotza gabeko arrantzaren nondik norakoak ikasi dituzte gure neska-mutilek, eta haietako batzuek arrainen bat harrapatu ere!



2015-10 DHB4.mailakoak Gorlizen

DBH 4. mailko ikasleak Gorlizera joan ziren, bertoko erreka baten biodibertsitatea ikertzera. Uretako animaliak aztertu ostean, baten bat laborategira ekarri zuten hobeto ikertzeko.


Elikadura jasangarria

Bi tomateen arteko elkarrizketa.

Elkartasun zozketa

Guraso guneko partaideek, Friederich Ataxiaren ikerkuntza bultzatzeko urriaren 16an egingo den sosketarako, patchwork manta bat egin dute.


2015-10.Ortua

Maiatzean LH3.mailakoek, DBH2.mailakoen laguntzarekin kalabazinak landatu zituzten.
Hemen daukazue irailean zeukaten itzura:

Nortzuk gara


Guraso Gunea ikastolako guraso talde bat da, familien aisialdiko ekintzak antolatzen dituena. Gure asmoa familien elkarbizitza, euskara eta euskal kultura
bultzatzea da. 
Taldean parte hartu nahi baduzu ongi etorria izango zara, ondo pasatuko duzu. 

Argibide gehiagohttp://www.facebook.com/gurasogunea ;
Ikastolako Gidan; gurasogunea@gmail.com; TalleresAstileku@gmail.com.

2015-06-11. LH4.mailakoak. Busturia.

LH 4. mailko ikasleak Busturian egon dira, biodibertsitate zentruan. Bertan padurak ere ikusi zituzten.

2015-06-08,09.Uraren Garrantzia.

DBH4. mailako ikasleek HH4. mailako ikasleei uraren garrantzia azaldu zieten argazkien bitartez. Ostean, etxean ur gutxiago erabiltzeko egin ditzaketen gauzak, fitxa batzuen bidez landu zituzten. Bukatzeko fitxa etxera eraman zuten gurasoei erakusteko.

2015-06-10.Udal foroa

Eskola agenda 21eko ikasleak Portugaleteko udaletxean egin den "Udal Foroan" egon dira.
Bertan DBHko ikasleek, Asti-Lekun Eskola Agenda 21en barruan egiten diren ekintzak azaldu dituzte.
Udaletxean Alkatea, ingurugiro zinegotzia eta teknikariaren aurrean, ikastetxeen konpromisoak eta proposamenak plazaratu dituzte.

2015-06-03.Ortua

DBH2. mailako ikasleak ortuari hasiera eman diote. Irakasle baten azalpenak jaso ostean, ortua barazkiak landatzeko prest utzi zuten. Ostean LH3. mailako ikasle talde batek letxugak eta kalabazinak landatu zituen.
Ea eguraldiak laguntzen gaituen!

2015-06-05.HH4. Erreka Mari

HH4. mailako ikasleek "Erreka Mari" txontxongilo ikuskizunaz disfrutatu dute.





2015-06.LH4Ura, bizitzaren iturri

Lehen Hezkuntzako 4. D taldeko ikasleek argazkian ikus dezakezuen maketa ederra burutu dute.
Maketa, azken ebaluazio honetarako, Txanela proiektuak proposatzen duen ”Ura, bizitzaren iturri” gaiarekin lotuta dago.


2015-06-05.DBH.Argazki Lehiaketa

Kurtsoan zehar DBHn Eskola Agenda 21 barruan argazki lehiaketa bat egin da. Gaia "Gure Kostaldea" izanik.
Ostiral honetan sari banaeketa egin da. Saria Hegaluze itsasontzian Bermeotik Ogoñora  2 pertsonentzako bidaia izan da.
Irabazleak:
Jone García, Irantzu Rodríguez eta  Miren López izan dira. ZORIONAK!!
Parte hartzaileek, Madariaga Dorretxera bina sarrera lortu dituzte.
Argazki irabazleak:




2015-06-01.DBH1.Lastron.


DBH 1. mailako ikasleek Lastrón hondartzara egindako irteeran ateratako argazkiak. Izaki bizidunak, animaliak eta landareak, ikusteaz gain gizakiaren eragina ere agerian zegoen.