2015-10.Lehen Hezkuntzako ikasleek denbora makina asmatu dute!

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek “Denbora Makina” ederrak egin dituzte Txanelaren proiektutik abiatuta. Makina liluragarri hauek fabrikatzeko birziklatutako materialak erabili dituzte. Emaitzak LHko 1. pisuan konprobatu ahal dituzue. Hurbildu zaitezte makinetara eta irudimena askatu. Batek daki! Eta funtzionatuko balute?