Gaur, LH 4. mailako 2 gela Artigasera joan dira bizkaian zaborra nola kudeatzen den ikustera. bertan azalduko diete zein garrantzitsua den sortzen ditugun hondakinak era egokian etxean banatzea eta dagokien birziklatze-ontzietara botatzea.
NOLA KUDEATZEN DIRA HONDAKINAK BIZKAIAN
Bizkaiko hondakinen kudeaketa Europako Erkidegoko zuzentarauek zehaztutako arauen arabera bilakatu da, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gida Planetatik ondorioztatutako jarraibideen arabera ere; horrela definitu da egungo kudeaketa-eredua.
Funtsezko helburua da hiri-hondakinen kudeaketak herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzea, aldi berean, ingurumena ahal beste babestuz.