2015-11-25Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Asteazkenean, azaroak 25, Asti Lekuko Hezkuntza Komunitate osoak bat egin zuen Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin.
Indarkeria sexistaren kontrako erantzun sendoak eta konpromisoak ikastola osoan izan zuten isla. Etapa guztietako ikasleak murgildu ziren bete-betean aldarrikapen honetan era anitzeko ekimenak burutuz.