Indarkeria sexistaren kontrako erantzun sendoak eta konpromisoak ikastola osoan izan zuten isla. Etapa guztietako ikasleak murgildu ziren bete-betean aldarrikapen honetan era anitzeko ekimenak burutuz.
2015-11-25Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
Asteazkenean, azaroak
25, Asti Lekuko Hezkuntza Komunitate osoak bat egin zuen Emakumeenganako
indarkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin.
Indarkeria sexistaren kontrako erantzun sendoak eta konpromisoak ikastola osoan izan zuten isla. Etapa guztietako ikasleak murgildu ziren bete-betean aldarrikapen honetan era anitzeko ekimenak burutuz.
Indarkeria sexistaren kontrako erantzun sendoak eta konpromisoak ikastola osoan izan zuten isla. Etapa guztietako ikasleak murgildu ziren bete-betean aldarrikapen honetan era anitzeko ekimenak burutuz.
2015-11 Perretxiko erakusketa
Urtero bezala Roberto Fernández irakasleak perretxiko erakusketa zoragarria antolatu du ikastolan.
Roberto mikologian aditua da eta udazkenero ahalegintzen da perretxikoen mundu interesgarri hau ikasleei hurbiltzen. Aurten oso bilduma ederra ekarri digu Lehen Hezkuntzako atondoraino.
Argazkietan ikus dezakezuenez, denboraldi honetako perretxikoak tamaina handikoak izan dira.
Eskerrik asko Roberto!
Etiquetas:
LH
2015-11. Mugimendu sentsoreak
Asti-Lekuko eraikuntza guztietan mugimendu sentsoreak ipini dira. Horrela inor ez badago argia itzalita egongo da eta norbait agertzekotan automatikoki argia piztuko da.
Argiaren kontsumoa zeharo gutxikoa da.
Argiaren kontsumoa zeharo gutxikoa da.
Etiquetas:
Orokorra
2015-11Bost urteko ikasleek udazkeneko erakusketa bat antolatu dute
Haur Hezkuntzako
bost urtekoek, udazkeneko unitate didaktikoa lantzen ari direnez, “Zatoz
udazkeneko erakusketara” izeneko esposizio txiki bat egin dute gela baten
barruan. Honen bitartez umeek udazkeneko fruituak zeintzuk diren eta zein
zuhaitzetatik datozen ikasteko aukera izaten dute.
Etiquetas:
HH
2015-10.Haur Hezkuntzako lau urteko ikasleak hostoak batzera irten dira.
Lau urteko
ikasleak La Florida parkera irten dira gaur goizean hostoak
batzera. Irteera Euskara kanpainaren saria izan da, eta jaso dituzten
hostoekin zuhaitz bat egingo dute gelan.
Etiquetas:
HH
2015-10.Lehen Hezkuntzako ikasleek denbora makina asmatu dute!
Lehen Hezkuntzako 1.
mailako ikasleek “Denbora Makina” ederrak egin dituzte Txanelaren proiektutik
abiatuta. Makina liluragarri hauek fabrikatzeko birziklatutako materialak
erabili dituzte. Emaitzak LHko 1. pisuan konprobatu ahal dituzue. Hurbildu
zaitezte makinetara eta irudimena askatu. Batek daki! Eta funtzionatuko
balute?
Etiquetas:
LH
2015-11-01Ermua
Pasa den
igandean, azaroak 1, Asti Leku Mendi Taldekoek oso egun ederra pasatu zuten
Ermua mendian (Gorliz). Irteera hau Diputazioko Eskola Kirolak denboraldi
honetarako antolatutako mendi ibilaldietako bat da.
Etiquetas:
Mendi
2015-11-LH6. Arrantza eskola
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Ugaora joan dira arrantza eskolan parte hartzera.
Egun ezberdinetan txandakatuta, heriotza gabeko arrantzaren nondik norakoak ikasi dituzte gure neska-mutilek, eta haietako batzuek arrainen bat harrapatu ere!
Egun ezberdinetan txandakatuta, heriotza gabeko arrantzaren nondik norakoak ikasi dituzte gure neska-mutilek, eta haietako batzuek arrainen bat harrapatu ere!
Etiquetas:
LH
Suscribirse a:
Entradas (Atom)