2014-02-04. Aspaldikon Agate Deuna abesten.

LH2. mailako ikasleak, Portugaleteko Aspaldiko egoitzara joan ziren Agate Deuna abestera.


Urtero bezala, otsailaren 4an, Asti-Lekuko Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak eta irakasleak, Aspaldiko Egoitzara Agate Deuna abestera hurbildu ziren eta bertakoak hunkiturik utzi zituzten.
Aurten ospakizun berezi batean hartu dute parte, izan ere, egoitzan bizi diren hiru andre omendu dituzte 100 urte baino gehiago bete dutelako.
Jarraian agertzen den youtube helbidean, honi buruz Tele 7k emandako erreportaia ikus dezakezue.