IBILBIDEAK

                                                             IBILBIDEAK EGINDA!!


Aste Santua eta gero hasi ginen Portugaleteko udalak eta Ortzaddarrek antolatutako ibilbideak egiten.

Ibilbide hauetan, kaleko jendeari inkesta txiki bat egiteaz aparte, herritik pasatzen diren ibilgailu kopurua zenbatu genuen, beranduago hauek askatzen duten karbono dioxido kantitatea neurtzeko. Emaitzak ez ziren oso itxaropentsu izan.





Arlo honetan, guztiok hobetu behar dugu. Horretarako proposamen batzuk helarazten dizkizuegu:

1. Plastikoaren kontsumoa murriztu. Erosketak egiten ditugunean, ohialezko poltsak eraman eta plastikozkoak baldin baditugu, behin eta berriz erabili.

2. Uraren kontsumoa murriztu: Telebistan asko hitz egiten dute petrolioari buruz baina, urari buruz? Petroliorik gabe bizi genezake baina, urarik gabe?... hortzak garbitzean, iturria itxi; dutxa hartu bainua baino; platerrak garbigailuaz garbituz gero, "ECO" programa erabili; ...

3. Elektrizitatearen kontsumoa murriztu: Nola lortu dezakegu hau? Ahal denean, argi naturala probetxatu; gelatik ateratzen garenean, argia amatatu; etxetresna elektriko berriak erosteko bazaudete, A+++ direnak erosi; "piloto gorriak" elektrizitatea kontsumitzen du!! Gailu elektrikoak eta erregletak desentxufatu!!; ...

Esandako guztiak ingurugiroaren egoera hobetzeko lagungarriak izateaz aparte, dirua aurrezteko ere aukera ederra da!!