2015-03-11. LH6 txirringaeskola.

LHko 6. mailako ikasleek Bide Hezkuntza prestakuntza jaso dute Txirringaeskolan proiektuak bideratuta eta Portugaleteko Udaltzaingoak lagunduta.   

2011-2012 ikasturtean ekarri genuen ikastolara Txirringaeskolan proiektua, non ikasleek era praktikoan zein teorikoan bizikleta hobeto ezagutzeko aukera izaten duten. Egitasmo honek ekintza ezberdinak ditu, oraingoan Bide Hezkuntzari dagokiona garatu dutelarik. Asteazkenean, martxoak 11, Los Llanos futbol zelaian, zirkulazio arauak ikasi ahal izan zituzten, udaltzainen laguntzaz  prestatutako zirkuitua bizikletaz burutu bitartean.