2019/09/26 Pankartak egiten...
PANKARTAK NONAHI
Gaur DBH-n, ostegunak irailak 26, bihar egingo dugun mobilizaziorako pankartak egin ditugu.
Gure mezuak oso argi daude!!
Etiquetas:
DBH,
gurasogunea,
Orokorra
2019/09/25 Bideo forum
Gaur, Klimaren aldeko aste honetarako ekintzekin jarraituz, bideo foruma egin dugu DBH osoan. Hau burutzeko bideoen artean, Lemonen istorioa ikusi dugu. Eta zuk, zer deritzozu?
Etiquetas:
DBH,
gurasogunea,
Orokorra
2019/09/25 Barazki fresku-freskuak!!
Aurtengo uztatik lortutako barazkiekin, gure 4 urteko umeek Km 0-ko
produktuak dituen dendatxo bat jarri dute!! Arin ibili, "Eusko labeleko"
produktu goxo hauek berehala agortuko dira eta!!
Etiquetas:
gurasogunea,
HH,
Orokorra
2019/09/24 Klimaren aldeko astea
Aste honetan, hainbat ekintza burutuko dira "Klimaren aldeko astea" dela eta. Ekintza hauek mundu mailan emango dira eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Klimaren alde Estatu Batuetan antolatutako goi-bilerarekin bat egingo dute.
Etiquetas:
DBH,
gurasogunea,
Orokorra
2019/09/24 Mural aborigen
Aurreko egunetan DBH 4. mailako ikasleak frontoiaren atzeko horman "Mural aborigen" bat egon dira margozten eta hementxe dugu emaitza...
Horiek artistak!!
Horiek artistak!!
Etiquetas:
DBH,
gurasogunea,
Orokorra
Ortulariak lan ta lan
Lurra beti bezain emankorra!
Oraingoan ere, neguko uzta oparoa izan da.
Dena jaso, goxo-goxo disfrutatu eta udako sasoirako prestaketa lanak egin ditugu.
Oporretatik bueltan ia zelako altxorrak ematen dizkigun gure ortuak!
GAP lehiaketan parte hartzen
DBH 3-4 mailetako ikasleek GAP proiektuan parte hartu dute.
Honen bultzatzailea Bizkaiko Foru Aldundia da, beste hainbat erakunderekin elkarlanea:
Eroski, Bilboko metro, Eusko Jaurlaritza, Ur Patzuergoa...
Lan honetan ikastolaren elektrizitate kontsumoa neurtu dugu,
sentsibilizazio eta motibazio ekintzak egin ditugu...
Hona hemen DBH eta LHn egindako lan guztien laburpen bideoak:
DBHkoak LHkoei aurkezpena
Ikastolako jolastokian hondakinak banatzeko edukiontzi berriak jarri genituen.
Lan hau hartu eta gero, hauen erabilera egokia bultzatu beharra ikusi genuen.
Horretarako aurkezpen digitala prestatu eta berau LHko ikasleen aurrean aurkeztu genuen.
Aurkezpen digitala
Aurkezpen digitala
Horretaz gain irakaskuntza koperatibo eta dinamikoagoa egiteko asmoz
hainbat ekintza prestatu genituen:
sailkatze fisikoa, sailkatze interaktiboa eta ureztatze automatikoa
DBH 1. Udal Foroa
Ikasturteari bukaera emateko egindako lana udaletxean aurkeztu eta
ekolen arteko foroan adostutakoa alkate jaunari helarazi zioten.
Honetarako aukeratutako eremua udalerriko erabakitze gunean izan zen,
Portugaleteko Udaletxeko udalbatza-aretoan.
Etiquetas:
DBH
DBH 1. Eskola arteko foroa
Asti-Lekuko EA21en ikastolatik lan egiten dugu gure ikastola eta
baita gure udalerria iraunkorrago izatearen alde.
Zentzu honetan EA21 taldea Portugaleteko gainerako eskolekin elkarlanean egon da.
Hainbat puntu adostu dituzte, besteen artean, udaletxeari egingo dizkioten eskaerak eta
ikasleek hartuko dituzten konpromisoak.
Etiquetas:
DBH
2017/04/25. Ingurumena zaindu, osasuna hobetu eta dirua aurreztu.
"AKTIBATU+"
EKIMENEAN PARTE HARTZEKO AUKERA DAUKAZUE, ETXETIK BERTATIK!
Ikastolako EA21eko taldea ikasturte osoa dabil energiaren erabilera egokiagoa izan dadin lanean. Honetarako, Bizkaiko Foru Aldundiak bideratutako proiektuan parte hartzen ari gara, beste hainbat erakunde sustatzaileen babesarekin batera.
Zuek ere, etxetik, ingurumena zaindu, osasuna hobetu eta dirua aurreztu ahal izateko tresna eskura jarri dizuegu. Denon elkarlanak etekin oparoagoak emango dituelakoan...
Hor doa, bada, gure gonbidapena:
Bertan klik egin eta parte hartu, irabazle izango zarete!
Etiquetas:
Orokorra
2017/03/09. LH 4. Gosari osasungarria
LHko 4. mailako ikasleek osasungarri gosaltzen ikasi dute.
Ostegunean, hilak 9, laugarren mailako ikasleek gosaria nola osatu behar den osasungarria izan dadin ikasi dute ikastolan. Horretarako bi eratako saioak izan dituzte Ausolan-Auzolagun-eko kolaboratzaileen eskutik, teorikoa, Hitzaldi Aretoan eta praktikoa, jantokian, bertan gosari osasungarria eta gozoa janez.
Ekimen hau Txanelako “Mugi gorputza eta izan ontsa” proietuaren ekintza da. Honen bitartez ikasleek ikasten dute nola eraman bizimodu osasuntsua elikadura egoki eta ariketa fisikoaren bitartez.
Etiquetas:
LH
2017/01/29. “Mendi-jardunaldi ezin hobea”
“Mendi-jardunaldi ezin hobea”
iruditu zaie gure mendigoizaleek Diputazioarekin izandako irteera.
Asti Leku Mendi taldekoak urtarrilaren 29an Sukarrietan (Urdaibai erreserba) dagoen 336 metroko Katillotxu mendira igo ziren eta, eguraldia lagun, goiz ederra igaro zutela esan digute.
Bertatik, gainera itsasadarra, Laida hondartza, Izaro irla eta Ogoño lurmuturra ikusteko aukera paregabea izan zuten. Honegatik guztiagatik haientzat mendi-jardunaldi hau ezin hobea izan zen.
Etiquetas:
Mendi
2017/03/03. “Elikadura osasuntsua familian”
Toscana Viar nutrizio-adituak
“Elikadura osasuntsua familian”
hitzaldia eman du ikastolako Hitzaldi Aretoan.
Martxoaren 3an, ostirala, arratsaldeko bostetan, Asti Lekuko Hitzaldia Aretoan Toscana Viar nutrizionista eta farmazialariak Guraso Gune taldeak antolatutako “Elikadura osasuntsua familian” izeneko prestakuntza hitzaldia eman zuen. The Health Company-ko zuzendaria den eskarmentu handiko hizlari honek Athletic eta Bilbao Basket-ekin ere kolaboratzen du.
Etiquetas:
gurasogunea,
Orokorra
2017/03/08. Emakumearen eguna
Asti Leku ikastolak “Martxoaren 8”
egunarekin bat egin zuen hainbat ekintza garatuz.
Martxoaren 8an, Emakumeen nazioarteko egunarekin bat eginik, ikastolan hainbat ekintza burutu genituen. Esate baterako, emakume ezagunen lorpenak jasotzen zituzten DBHko ikasleek aurreko urteetan egindako karteltxoak erabiliz, LHko ikasleek geletan landu zuten “Martxoaren 8” egunaren mezua. Geletako hausnarketa bukatutakoan kartelak LHko eraikinean eskegi zituzten.
Etiquetas:
Orokorra
2017-ko “Txirringaeskola”
LH 6.mailakoek “Txirringaeskola” proiektuak
bideratutako bide heziketa saioa izan zuten.
Astelehenean seigarren mailako ikasleek “Txirringaeskolan” programatik bideratutako bide heziketa saioa izan zuten, jolasak, zirkuituak eta hitzaldiak baliabide.
Ekintza hau Portugaleteko Udaltzaingoaren laguntzaz burutu zen Los Llanos-eko parkean prestatutako zirkuituan eta bertan dauden udal kirol- instalazioetan.
Asti Lekuk 2010. urtean hasi zen “Txirringaeskolan” programan parte hartzen, era ezberdinetako ekintzak garatuz, ikastolan bertan zein kanpoko espazioetan.
Etiquetas:
LH
2017/03/21. Zuhaitz eguna
Sopuertako Alen Kultur Elkarteak “Zuhaitz Eguna” ospatzeko arbolak landatzera animatzen gaitu:
“Sopuertako udalak baimendutako eremuetan, bertako zuhaitzak landatzen ikasleen parte-hartzea bultzatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuak eratutako ekintza honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Hona hemen argibideak:
Ø Zuhaitz Eguna martxoaren 26an, igandea, ospatuko dugu
Ø Topagunea: La Balugako bus geltokian, 10:00etan.
Ø Ekintzaren iraupena, hamaiketakoa barne, hiru ordukoa izango da
Ø Lan tresnak: jorraiak.
Ø Jantzi eta oinetako egokiak.
Zuen zain egongo gara!!
Etiquetas:
Orokorra
Suscribirse a:
Entradas (Atom)