PAPERAREN ERABILERA MURRIZTU!!

PAPER GUTXIAGO ETA ZUHAITZ GEHIAGO

Orain dela hilabete bat ikastolan jarri genuen martxan ikastolan paperaren erabilera murrizteko proiektu bat. Erabilera %5a murrizten dugun bakoitzeko zuhaitz bat landatuko dugu.

Guztion artean helburua lortuko dugu!!









AGENDA 20/30 MULTIDISZIPLINARRA

                                                BERDINTASUNA KARRAJUETAN

Hurrengo asteotan gure Agenda 20/30 artistek egindako irudiak DBHko eraikinaren karrajuetan jarriko ditugu. Irudi hauekin emakumezko zein gizonezkoen arteko desberdintasunak murriztu nahi ditugu. Hauxe da Agenda 20/30etik egin nahi dugun ekarpena gaur egun gizartean daukagun arazorik larrienetariko batean. 

Guztion artean lortu dezakegu!!




HH3 ORTUAN

                                                       ORTUKO PRODUKTU FRESKUEK!!


Aste hauetan Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleak ortutik pasatu dira, haien irakasleekin batera, aurtengo uztaren bila joateko. Beratara ailegatzean bakarrik ez zirela konturatu egin dira... Aurten txorimaloak ere "landatu" ditugu, eta eskerrak!! Gure inguruko fauna hegalaria asko handitu baita!! Txolarreak, buztanikarak, zozoak, mikak, txantxangorriak, buztangorriak, arranoak, ... denetarik ikusten ari gara, pribilegiatuak gara.

Mila esker gure irakasleei lurzoruak duen garrantzia azaltzeagatik!!