2015-11-25Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Asteazkenean, azaroak 25, Asti Lekuko Hezkuntza Komunitate osoak bat egin zuen Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin.
Indarkeria sexistaren kontrako erantzun sendoak eta konpromisoak ikastola osoan izan zuten isla. Etapa guztietako ikasleak murgildu ziren bete-betean aldarrikapen honetan era anitzeko ekimenak burutuz. 

2015-11 Perretxiko erakusketa

Urtero bezala Roberto Fernández irakasleak perretxiko erakusketa zoragarria antolatu du ikastolan. 
Roberto mikologian aditua da eta udazkenero ahalegintzen da perretxikoen mundu interesgarri hau ikasleei hurbiltzen. Aurten oso bilduma ederra ekarri digu Lehen Hezkuntzako atondoraino.
Argazkietan ikus dezakezuenez, denboraldi honetako perretxikoak tamaina handikoak izan dira.       
Eskerrik asko Roberto!


2015-11-23.HH4. Itsasminez

HH4. mailako ikasleek "Itsasminez" txotxongilo ikuskizunaz disfrutatu dute.

 


2015-11. Mugimendu sentsoreak

Asti-Lekuko eraikuntza guztietan mugimendu sentsoreak ipini dira. Horrela inor ez badago argia itzalita egongo da eta norbait agertzekotan automatikoki argia piztuko da.
Argiaren kontsumoa zeharo gutxikoa da.

 



2015-11Bost urteko ikasleek udazkeneko erakusketa bat antolatu dute

Haur Hezkuntzako bost urtekoek, udazkeneko unitate didaktikoa lantzen ari direnez, “Zatoz udazkeneko erakusketara” izeneko esposizio txiki bat egin dute gela baten barruan. Honen bitartez umeek udazkeneko fruituak zeintzuk diren eta zein zuhaitzetatik datozen ikasteko aukera izaten dute.

2015-10.Haur Hezkuntzako lau urteko ikasleak hostoak batzera irten dira.

Lau urteko ikasleak La Florida parkera irten dira gaur goizean hostoak batzera. Irteera Euskara kanpainaren saria izan da, eta jaso dituzten hostoekin zuhaitz bat egingo dute gelan.


2015-10.Lehen Hezkuntzako ikasleek denbora makina asmatu dute!

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek “Denbora Makina” ederrak egin dituzte Txanelaren proiektutik abiatuta. Makina liluragarri hauek fabrikatzeko birziklatutako materialak erabili dituzte. Emaitzak LHko 1. pisuan konprobatu ahal dituzue. Hurbildu zaitezte makinetara eta irudimena askatu. Batek daki! Eta funtzionatuko balute?

2015-2016 EGITARAUA


2015-11-01Ermua

Pasa den igandean, azaroak 1, Asti Leku Mendi Taldekoek oso egun ederra pasatu zuten Ermua mendian (Gorliz). Irteera hau Diputazioko Eskola Kirolak denboraldi honetarako antolatutako mendi ibilaldietako bat da. 


2015-11-LH6. Arrantza eskola

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Ugaora joan dira arrantza eskolan parte hartzera. 
Egun ezberdinetan txandakatuta, heriotza gabeko arrantzaren nondik norakoak ikasi dituzte gure neska-mutilek, eta haietako batzuek arrainen bat harrapatu ere!