Mostrando entradas con la etiqueta gurasogunea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gurasogunea. Mostrar todas las entradas

LH 4. MAILAKOAK URDAIBAI BIRD CENTERREN

 LH 4. MAILAKOAK URDAIBAI BIRD CENTERREN


LH 4. mailako ikasleak azaroaren 16an Urdaibai Bird Centerrera joan ziren. Babesgune horretan dagoen interpretazio zentruan hagaztiekin erlazionatutako hainbat ekintza egin zituzten eta hainbat gauza ikasi egin zituzten.




















LH 6. MAILAKO IKASLEAK ZUMAIAN

 LH 6. MAILAKO IKASLEAK ZUMAIAN


Azaroaren 14an gure LH 6. mailako ikasleak Zumaian egon ziren bertako paisai karstikoa ikustera joateko. Interpretazio zentroan Flyschen formakuntza nola eman zen azaldu zieten.





REXCATERING PROIEKTUA

IKASTOLA ETA ZERO ZABOR ERAKUNDEA ELKARREKIN LAN EGITEN

Zero Zabor deitzen den erakundearekin lan egiten hasi gara abenduan. Erakunde honek ekonomia zirkularra bultzatzen du, bain, nola? Jantokia duten zentroetan egoera onean kontserbatu egin den eta sobran geratzen den janaria erakunde honek dituen vendinig makinetara eramaten dugu era egokian ontziratu eta gero. Hau gure DBHko 4. mailako ikasleek egiten dute egunero.

Eskerrik asko gure DBH 4. mailako ikasleak!!






BATXILERRGOKO IKASLEAK ETA ELIKAGAI BANKUA

GURE IKASLEAK BOLONDRES EGUN BATZUETAN 


Gure batxilergoko ikasle batzuk azaroaren 25 eta 26an bolondres moduan egon ziren Santurtziko supermerkatu batzuetan Elikagai Bankukoei hainbat elikagai eta produktu laguntzen biltzen.

Egindako lana eskertzeko, diploma batzuk eman zizkioten


Gora gure Ikasleak!! 

LH 3. MAILAKO IKASLEAK IRUÑAKO PLANETARIOAN


LH 3. MAILAKO IKASLEAK IRUÑAKO PLANETARIOAN 



Urriaren 20an LH 3. mailako ikasleak Iruñako planetarioan egon ziren. Oinak Lurrean Unibertsonik bidaiatu egin zuten... 




Irteera topera disfrutatu egin zuten eta, Unibertsoari buruzko hainbat informazio jaso egin zuten eta orain, adituak ditugu!!



IKASTOLAKO LAU URTARO NATURABENTURAKO TALDEAK LA MAGDALENA KOBAZULOAN



LA MAGDALENA KOBAZULOA


Ikastolako familia batzuk La Magdalena haitzuloan izan ziren joan den igandean, urriak 15, Asti Lekuko Lau Urtaro Naturabenturarekin. Ikasturte honetako lehen irteera izan da, eta, kontatu digutenez, esperientzia bikaina izan da.


Izan ere, idatziz bidali digute egunak eman zuen guztiaren kontakizuna, argazki polit batzuekin batera. Besteak beste, asko eskertzen dute Zugaztietan senideak dituzten amen ekarpena. Izan ere, Zugaztietak taldekideekin partekatu zituen bere amari hainbeste aldiz entzundako istorioak.





Era berean, "Trianoko Mendien Biotopo Babestuaren kudeatzaileen oniritziarekin boluntario batzuek zonan egiten duten lana aipatzen dute, bertan dauden hondakinetako batzuk kendu eta berreskuratuz, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu horrelako ekimenak gauzatzeagatik".






LH5 IKASLEAK EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAN

 

LH 5 EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN


Urriaren 9an eta10ean, LH ko 5. mailako ikasleak Donostiko Eureka zientzia museora joan ziren. 




Bertan hainbat tailer eta ekintza egiteko aukera izan zuten.






             Horietako batzuk, ileak puntan jartzeko modukoak izan ziren!!!



DBH 3. MAILAKO IKASLEAK, BARBADUN IBAIAN!!




BARBADUN IBAIA


    DBH 3. mailako ikasleak Barbadun ibaira joan ziren urriaren 10ean eta 11n.




    Bertan, ezkerraldeko ibai horren ekosistema eta ingurua aztertzeko aukera izan zuten. Irteera horretan ikusitakoak, beranduago Biologia eta Geologia ikasgaian aplikatu ahal izango dute.




EL POBALERAKO BISITA - LH4


EL POBAL BURDINOLA


 Urriaren 5ean LHko4. mailako 2 gela El Pobalera joan ziren.



 



Muskiz udalerrian El Pobaleko Burdinola dago: lantegi hidrauliko bat, burdin harria landu, eta mota guztietako lanabesak eta tresnak egiten zituena. Muñatones Gaztelutik eskualdea mendean zuen leinuak eraiki zuen burdinola XVI. mende hasieran, Salazar leinuak, alegia, eta 1965era arte iraun zuen lanean.



El Pobaleko burdinola
    Osperik handiena XVII. mende amaieran izan zuen, tailerra     handitzearekin batera, azpiegitura hidraulikoa berreraiki         zuten garaian. Hala ere, gaur egun ikusgai ditugun hainbat     eraikuntza eta makineria XIX. mende amaierakoak dira.         Garai hartan, azken olagizonak eginahalean ari ziren,             teknologikoki aurreratuago zegoen aro berri batean             lehiakorrak izaten jarraitzeko.


Burdinolaren inguruan, produkzio-gune oso bat zegoen antolatuta: olagizonen etxebizitza, irin-errota, ogi-labeak, baratzak eta mendiak, egurrez zein ikatzez hornitzeko.


2004. urtean ateak zabaldu zituenetik, museo bizia da El Pobal; izan ere, Bizkaiko industriaurreko jarduerarik inportanteenetako bi erakusten dira bertan: burdingintza eta errotaritza. Ingurune eder hau bisitatzera Barbadun ibaiaren ertzetara hurbiltzen diren guztiek bi makina hidraulikoak abian ikusteko aukeraz gozatu ahal izango dute.


LH5 BESTE BI TALDE ARTIGASERA!!


ARTIGAS  

Urriaren 5ean, LH5. mailako beste bi gela Artigasera joan ziren.


                    


Sortzen ditugun hondakinak zein ontzira joan behar direneko zalantzak izatekotan, gure LH5. mailakoie galdetuko diegu!!!

LH 5. MAILAKO IKASLEAK BARATZEN

                                 

                                    BARATZE


    Pasa den astean, LHko 5. mailako ikasleak Baratzen egon ziren. Bertan 3 egun eman zituzten naturaz inguratuta, irailaren 20tik 22ra. Hainbat ekintzak egiteko aukera izan zuten, zaldietan igo, behiak, txarriak eta oiloak elikatu, uzta bildu, ortua eta lorategia zaindu, ... Eta pilo bat disfrutatu egin zuten!!

     

   

    

     

                    

     




GAUR LH 4 ARTIGASERA!!



                                                         


        Gaur, LH 4. mailako 2 gela Artigasera joan dira bizkaian zaborra nola kudeatzen den ikustera. bertan azalduko diete zein garrantzitsua den sortzen ditugun hondakinak era egokian etxean banatzea eta dagokien birziklatze-ontzietara botatzea.




NOLA KUDEATZEN DIRA HONDAKINAK BIZKAIAN

Bizkaiko hondakinen kudeaketa Europako Erkidegoko zuzentarauek zehaztutako arauen arabera bilakatu da, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gida Planetatik ondorioztatutako jarraibideen arabera ere; horrela definitu da egungo kudeaketa-eredua.

Funtsezko helburua da hiri-hondakinen kudeaketak herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzea, aldi berean, ingurumena ahal beste babestuz.



       NON UTZI BEHAR DUGU HONDAKIN BAKOITZA? 

Informazio gehiago nahi izatekotan, ESTEKA honetan sartu!!