Aste honetan, hainbat ekintza burutuko dira "Klimaren aldeko astea" dela eta. Ekintza hauek mundu mailan emango dira eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Klimaren alde Estatu Batuetan antolatutako goi-bilerarekin bat egingo dute.
Atzo, astelehena irailak 23, DBH-ko eraikinaren sarreran, klaseetan hausnarketa bat egin ostean, Klimaren aldeko isiltasun minutu bat egin genuen DBH-ko ikasle guztiekin.
Gaur, asteartea irailak 24, ikastolara kamiseta berdearekin etorri gara... Hori bai marea berdea!!!