KLIMA ALDAKETA

 Eta zuk, nolako mundua nahi duzu?


Egun hauetan Agenda 21-eko ordezkarieak mural bat egiten egon dira DBH eta Batxillergoko ikasleak gure Lur Planetako egoeraz kontzientziatu nahian. 
Telebista edo irratia pizterako orduan berri txarrak baino ez zaizkigu heltzen, hain zuzen ere, munduan zehar probokatutako hainbat sute, hainbat uholde, petroliontzien istripuak, egun berean eguraldiak jasandako aldaketak, ...  Egoera hau jasantezina da eta konponbidea bilatu behar diogu!! Argi geratu zaigu, guk ez badugu egiten, inork ez du egingo!! 
Bada, ekin diezaiogun lanari!!


MOZORRO JASANGARRIAK DBH-n

                                          INAUTERIETAKO MOZORRO JASANGARRIAK

Inoiz konturatuko gara mozorro zari bat lortzeko ez dugula dirurik gastatu behar?  DBH-ko ikasle batzuek oso ondo badakite hau horrelakoa dela eta erabilera bakarreko materialarekin mozorro                              jasangarriak egiteaz aparte, "Mozorro jasangarriena" saria ere irabazi dute!!! 
                                                               Zorionak txapeldunak!!

 


ELIKAGAI-BANKUA IKASTOLAN

Asti Leku ikastola Elikagai-bankuko biltegia egun batez


Gaur, gure LH eta Batxillergoko ikasleek Elikagai-bankurako elikagaiak ekarri dituzte. Ekarritako guztia antolatzeko DBHko 4. mailako ikasle bolondresak izan ditugu.
Mila esker guztioi!!

GABONAK HELTZEAR DAUDELA NABARITZEN DA!!

"Din, dan, don! Din, dan, don! Eguberri on!"


Gabonak hortxe bertan daude!! Eta ongi etorria emateko erarik onena, birziklatutako apaingarriak dituen zuhaitza jartzea dela iruditzen zaigu!! Hona hemen gure LH-ko ikasleek egindako lana. Primeran egin duzue artistak!!


TXONTXONGILOAK ASTI LEKUN!!

TXONTXONGILOAK, GAUR, ASTI LEKUN

Gaur, Itsasminez txontxongiloak ikastolan izan ditugu. Gure umeek asko disfrutatu dute, baina horretaz aparte, Argi neskatoaren eskutik, itsasoari buruzko hainbat gauza ikasi dituzte. Adibidez, karakola bat belarrira hurbilduz zer entzuten den... Baina,  baita hain politak ez diren gauzak ere, itsasoa gure erruz gaixorik dagoela... 
Espero dugu gure umeen bihotzean mezu hau geratu izana eta ingurugiroarekiko kontzientzia eta errespetua betiko irautea. 



2019/11/15 AREITZ SOROA

3 URTEKO NESKA ETA MUTILAK EGUN BATERAKO NEKAZARIAK


Gure 3 urteko neskak eta mutilak Areitz soroa bisitatu zuten aurreko aste batean. Bertan abere desberdinak ikusteko aukera izateaz aparte, haiekin jolastu ere egin zuten. 
Baina, ez pentsa hori egindako guztia izan zenik!! Barazki eta fruitu desberdinak hartu zituzten
eta gozari oparoaz disfrutatu ere egin zuten.


























2019/11/22 eta 2019/11/23 Elikagaien bankuan bolondres


BATXILLERGOKOAK, BOLONDRESAK


Gure Batxillergoko ikasleak asteburu honetan elikagai-bankurako hainbat supermerkatuetan antolatuta zegoen elikagai bilketan bolondres lanak egiten ibili dira. 
Gora gure ikasleak!!






2019/10/10 Gorlizerako txangoa



BURDUNTZI LARBAK, URETAKO ESKORPIOIAK, AINGIRAK, GIRINIDOAK, ...


Azkeneko bi aste hauetan DBH 3. mailako ikasleekin Gorlizeko ibai txiki batera joan gara bertako ekosistema urtarrak aztertzera. Hainbat izaki bizidun topatu genituen eta Biologia eta Geologia ikasgaian egingo dugun lan batean hauen ikerketa istatuko dugu.
 Ekin gogor gure Biogeolariak!!












2019/09/27 Batxillergo, HH eta LH-ko ikasleak elkarrekin

LOTURAK EGITEN INGURUNEA MEDIO


Garu, irailak 27 ostirala, gure Batxillergoko ikasleak HH eta LH-ko ikasleekin bildu dira, ingurumena zaintzearen garrantziaz hitz egiteko.
GORA GURE IKASLEAK!!!