2017/03/09. LH 4. Gosari osasungarria

LHko 4. mailako ikasleek osasungarri gosaltzen ikasi dute. 

Ostegunean, hilak 9, laugarren mailako ikasleek gosaria nola osatu behar den osasungarria izan dadin ikasi dute ikastolan. Horretarako bi eratako  saioak izan dituzte Ausolan-Auzolagun-eko kolaboratzaileen eskutik, teorikoa, Hitzaldi Aretoan eta praktikoa, jantokian, bertan gosari osasungarria eta gozoa janez.
Ekimen hau Txanelako “Mugi gorputza eta izan ontsa” proietuaren ekintza da. Honen bitartez ikasleek ikasten dute nola eraman bizimodu osasuntsua elikadura egoki eta ariketa fisikoaren bitartez.

2017/01/29. “Mendi-jardunaldi ezin hobea”

“Mendi-jardunaldi ezin hobea” 
iruditu zaie gure mendigoizaleek Diputazioarekin izandako irteera.

Asti Leku Mendi taldekoak urtarrilaren 29an Sukarrietan (Urdaibai erreserba) dagoen 336 metroko Katillotxu mendira igo ziren eta, eguraldia lagun, goiz ederra igaro zutela esan digute. 


Bertatik, gainera itsasadarra, Laida hondartza, Izaro irla eta Ogoño lurmuturra ikusteko aukera paregabea izan zuten. Honegatik guztiagatik haientzat mendi-jardunaldi hau ezin hobea izan zen.

2017/03/03. “Elikadura osasuntsua familian”

Toscana Viar nutrizio-adituak
“Elikadura osasuntsua familian” 
hitzaldia eman du ikastolako Hitzaldi Aretoan.

Martxoaren 3an, ostirala, arratsaldeko bostetan, Asti Lekuko Hitzaldia Aretoan Toscana Viar nutrizionista eta farmazialariak Guraso Gune taldeak antolatutako “Elikadura osasuntsua familian” izeneko prestakuntza hitzaldia eman zuen. The Health Company-ko zuzendaria den eskarmentu handiko hizlari honek Athletic eta Bilbao Basket-ekin ere kolaboratzen du.


2017/03/08. Emakumearen eguna

Asti Leku ikastolak Martxoaren 8” 
egunarekin bat egin zuen hainbat ekintza garatuz. 
                                                                               


Martxoaren 8an, Emakumeen nazioarteko egunarekin bat eginik, ikastolan hainbat ekintza burutu genituen. Esate baterako, emakume ezagunen lorpenak jasotzen zituzten DBHko ikasleek aurreko urteetan egindako karteltxoak erabiliz, LHko ikasleek geletan landu zuten “Martxoaren 8” egunaren mezua. Geletako hausnarketa bukatutakoan kartelak LHko eraikinean eskegi zituzten.  

2017-ko “Txirringaeskola”


LH 6.mailakoek “Txirringaeskola” proiektuak 
bideratutako bide heziketa saioa izan zuten.

Astelehenean seigarren mailako ikasleek “Txirringaeskolan” programatik bideratutako bide heziketa saioa izan zuten, jolasak, zirkuituak eta hitzaldiak baliabide. 
Ekintza hau Portugaleteko Udaltzaingoaren laguntzaz burutu zen Los Llanos-eko parkean prestatutako zirkuituan eta bertan dauden udal kirol- instalazioetan.

Asti Lekuk 2010. urtean hasi zen “Txirringaeskolan” programan parte hartzen, era ezberdinetako ekintzak garatuz, ikastolan bertan zein kanpoko espazioetan. 


2017/03/21. Zuhaitz eguna


Sopuertako Alen Kultur Elkarteak “Zuhaitz Eguna” ospatzeko arbolak landatzera animatzen gaitu:

“Sopuertako udalak baimendutako eremuetan, bertako zuhaitzak landatzen ikasleen parte-hartzea bultzatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuak eratutako ekintza honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Hona hemen argibideak:

Ø  Zuhaitz Eguna martxoaren 26an, igandea, ospatuko dugu
Ø  Topagunea:  La Balugako bus geltokian, 10:00etan.
Ø  Ekintzaren iraupena, hamaiketakoa barne, hiru ordukoa izango da
Ø  Lan tresnak: jorraiak.
Ø  Jantzi eta oinetako egokiak.


Zuen zain egongo gara!!

2016/12/22. Hondakinen kudeaketa

DBHko ikasleek jolastokian sortzen dituzten hondakinen sailkatzea nola egiten den aztertu dute. 
Lan hau zakarrontzi berriak jarri aurretik egin zuten, oraingoetan erabilera egokiagoa egiteko asmoz. Horretarako sentsibilizazio bideo bat grabatu zuten eta materialak berrerabili eta berziklatzearen garrantzia nabarmentzeko gabonetako zuhaitz dotore bat egin zuten. Azken honen apainketan DBH osoko ikasleek parte hartu zuten.

Bere gabezia eta indargune guztiekin, hau izan da emaitza:



2017/02/03 Lorezaintza tailerra

Guraso Gune Txikikoek antolatutako tailerra izango dugu ikastolan.

Gogoratu otsailaren 3an, ostirala, LHko jantokian irudimenezko lorezaintza-tailerra izango dugula, 16:10etik 17:20ra bitartean. 
Oraingoan “buru berezia” daukaten pertsonaia dibertigarriak egingo ditugu.
Esku-lan honen zailtasun maila aintzat hartuta, 5 urtetik gorako umeentzat gomendatzen dela esaten digute antolatzaileek. 


2017 azaroa eta abendua

                                                Azaro eta abendua Zientziaz blai!

Gurasoen Gunean lanean jarraitzen  dute, ekintza interesgarri, dibertigarri eta hezigarriak egiten.               Azken tailerretan smendiak egiteaz gain eztandarazi zituzten eta elurra sorrarazi zuten.

                                                             Bejon daizuela!



                          Argazki hauetaz gain gehiago ikusi nahiko bazenituzkete egin klik hemen

Ikastola solidarioa


Zalantzarik barik Asti Leku Ikastola solidarioa da. 

Urte bukaeratan egin ohi den moduan, gutxiago daukatenei laguntzen zaie.
Asti Lekutik berdin!
Ikastola osoak parte hartu du ekinbide solidarioren batean:
Haur Hezkuntzako umeek Sahararen aldeko Euskal Karabana: Piztu Itxaropena izeneko ekintza solidarioan.
Lehen Hezkuntza eta Batxilerrekoak Janari bilketetako kanpainetan.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak Sestaoko Artizar elkarteari emateko.

   Zorionak Ikastola eta bertako ikasleei, zuekin etorkizun hobea lor genezake. Eskerrik asko!


2017an zakorrontzi barriak

Ikastola kanpoaldeko zakarrontzi berriak, egokiago eta seguruagoak. 

Ikastolako kanpoaldeko paperontziak berritu ditugu. Agenda 21eko arduradun eta ikasleen aholkuak jarraituz aukeratu dugun eredua egokiagoa eta seguruagoa da. 
Argazkian ikus daitekeenez, ale berri hauek estalkia eta bazter alakatuak dauzkate, besteak beste.
Ea honek guztion erabilera hobetzen eta areagotzen ere laguntzen duen!


2016-11-24. Nutrizioa.

Azaroaren 24an, osteguna, NUTRIZIO ikastaro interesgarria izan genuen ikastolako Hitzaldi Aretoan, arratsaldeko seietan. Prestakuntza saio honen helburua ume eta gazteen nutrizioaren ohitura osasungarrien inguruko oinarrizko argibide eta jarraibideak ezagutaraztea izan da.  Rev&Prev-eko enpresako aditua den Álvaro Gallego hizlariaren eskutik jaso genuen informazioa.
Nutrizioak osasunean daukan garrantzia aintzat hartuta eta honi buruzko informazioa denontzat aberasgarria delakoan, ikastolako familia, ikasle eta langile guztiok animatzen zaituztegu elikadura orekatua izan eta kirola egitera.

2016-10-25. LH 6. Txirringaeskola.

Urriaren 25ean “Txirringaeskolan”-eko begiraleak Asti Lekura etorri ziren, urtero bezala.
Begiraleak Lehen Hezkuntzako ikasleei bizikleta erabiltzearen alde onak era praktikoan zein teorikoan ezagutarazteko asmoz.
Ikastolako neska-mutilei bideratutako proiektu hau 2009an sortu zen eta beronen helburua ikasleei zeintzuk diren bizikletaz ibiltzearen onurak jakinaraztea da, bai norberari dagozkionak (osasunean), baita gizarteari ere dakarzkionak (jasangarritasunean). Aurten Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak aritu dira ikasten, ikastolako kanpoaldean trebetasunak landuz zein barruko Hitzaldi Aretoan hainbat kontzeptu interesgarri ikasiz.

2016-12-01. “Lagunekin baratzean”.

 Lagunekin baratzean” txotxongilo saioa izan zuten ostegunean HHko 5 urteko umeek eta LHko 1. ziklokoek.

Ostegunean “Bihar” taldea ikastolako Hitzaldi Aretora etorri zen “Lagunekin baratzen”txotxongilo emanaldia bost urteko eta LHko 1 eta 2. mailakoei eskaintzera. Jarduera hezigarri hau Portugaleteko Drogomenpekotasun Sailaren eskutik dator. 

2016-11-30. LH 1. MAILAKOAK KARPINERA

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak Karpinera joan ziren. 
Karrantzako Karpin Abenturak eginkizun hetzitzaile garrantzitsua dauka.
Biztanleria osoari zuzendua dagoen arren, gazteenei bideratutako lanean nabarmentzen dira batez ere. Horretarako elkarlanean aritzen dira ikastetxeekin monitorizatutako bisiten programaren bitartez.


2016-12-05. MENDI TALDEKOEN LEHENENGO IRTEERAK

Asti Leku Mendi Taldeak hasita dauzka denboraldi honetako irteerak.
Ikastolako mendizaleak hasi dira Diputazioko Eskola Kirolak antolatutako irteeretan parte hartzen.
Dagoeneko Mendibil, Kalamua eta Mello mendiak igota dauzkate. Kalamuako egunean eguraldiak lagundu ez bazuen ere, hainbat mendizale animatu ziren.
Dena dela, Mendi taldeari buruzko informazio gehiagonahiko bazenute...: http://blog.alkartu.org



2016-11-09 LH 1.mailakoen denbora makinak.

Denbora geldiezina dela esaten da, baina gure LH 1.mailako ikasleek lortu dute mito hori apurtzea....
DENBORAREN MAKINAK asmatu dituzte!
Orain denboran aurrera eta atzera bidaiatzeko aukera dugu eta gainera 
BERRERABILITAKO MATERIALEKIN!

ETORRI DENBORAN BIDAIATZERA!







2016-11-09. Ortua martxan!

Ikasturte berriari begira DBH 3.mailako ikasle talde berriak
 hartu du ortuaren ardura eta jadanik lanean hasi dira. 
Belar txarrak kendu, lurra prestatu, beharrezkoak dituzten azalpenak prestatu 
eta LH 5. mailakoekin neguko ortuariak ereiten ibili dira. 

ANIMO!









2016-11-09. Udazkeneko loreak

Datorren astelehenean perretxikoen erakusketa izango dugu LHko atondoan.


Urte batzuetatik hona, ohitura denez, datorren astelehenerako, hilak 7, perretxiko erakusketa txiki bat antolatu dugu LHko eraikinean. Ikasleek era aktiboan parte har dezaten, umeekin mendira joan eta bertan aleak biltzera gonbidatzen zaituztegu. Eta ikastolara badakartzazue, zuek bildutakoak beste partaide batzuek (irakasleek, gurasoek…) ekarritakoekin batera Lehen Hezkuntzako atondoan ikusgai egongo dira.
Roberto Fernández irakasleak darama ekimen honen ardura, eta honelako ekintzak eguneroko heziketa-lanari beste kutsu bat ematen lagungarriak direlakoan, zuen laguntza  eskatu eta eskertu nahi dizue.



2016-10-22. DBH3. Udako azken uzta!

DBH 3.mailako ikasleak uda honetan ortuak eman duen azken uzta jaso dute. 
Gainera, neguko landaketetarako lurra prestatzen ibili dira, 
aurretik datorkigun ikastutean ortuan ibiliko diren ikaskide berriei bide eginez.

Eskerrik asko eman diguzun guztiagatik... ortutxo!